From Wikipedia, the free encyclopedia
Damdin Sükhbaatar (mongolieraz: Дамдины Сүхбаатар, Damdinii Sykebaatar, ᠳᠠᠮᠳᠢᠨ ᠤ
ᠰᠦᠬᠡᠪᠠᠭᠠᠲᠤᠷ; Khuree, Qing Inperioa, gaur egun Ulan Bator, Mongolia, 1893ko otsailaren 2a - Mongolia, 1923ko otsailaren 20a) mongoliar buruzagi iraultzaile eta Mongoliako Herriaren Alderdiaren sortzailea izan zen. "Mongoliako iraultzaren aitatzat" hartzen da.
Damdin Sükhbaatar | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Ulan Bator, 1893ko otsailaren 2a |
Herrialdea | Mongolia |
Lehen hizkuntza | Mongoliera |
Heriotza | Ulan Bator, 1923ko otsailaren 20a (30 urte) |
Hobiratze lekua | Sükhbaatar's Mausoleum (en) |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Sükhbaataryn Yanjmaa |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | mogolera errusiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | politikaria eta militarra |
Jasotako sariak | |
Zerbitzu militarra | |
Adar militarra | Mongoliako Herri Armada |
Gradua | komandante |
Parte hartutako gatazkak | Outer Mongolian Revolution of 1921 (en) |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Mongoliako Herri Alderdia |
1912an errusiarrek zuzendutako eskola militar batean sartu zen, Bogd Khanen zerbitzura. 1919an txinatarrek Mongolia okupatu zuten. 1920an Sükhbaatarrek Bogd Khanen gutuna bat eraman zuen beste iraultzaile batzuekin txinatarren aurkako sobietar laguntzaile eskatzeko. 1921eko otsailean Roman von Ungern-Sternbergek mongoliar hiriburua konkistatu zuen. Sükhbaatar partisanoen buruzagia izendatu zuten eta otsailaren 20an txinatarraren aurkako lehen gudua borrokatu zuen. 1921eko martxoan Mongoliako Herriaren Alderdia sortu zen eta Sükhbaatar buruzagia izendatu zuten. Uztailean iritsi ziren Mongoliako hiriburura eta behin-behineko gobernu bat ezarri zen, non Sükhbaatar armadako ministro zen. 1923an hil zen eta 1924an Mongoliako hiriburuak Ulanbaatar (Heroi Gorria) izena jaso zuen bere omenez.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.