Damaskoko Atea Jerusalemgo Hiri Zaharrerako portale nagusietako bat da. Hiriaren ipar-mendebaldeko harresian dago, eta bertatik errepide batek lotzen du Nablus hiriarekin. Atea bazar arabiar baten eta hiri zaharreko auzo musulmaneko merkatu baten mugan dago.
Damaskoko Atea | |
---|---|
Kokapena | |
Estatu burujabe | Israel |
Israelen banaketa administratiboa | Jerusalem barrutia |
Hiria | Jerusalem |
Koordenatuak | 31°46′54″N 35°13′50″E |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1537 |
Izenaren jatorria | Damasko Nablus Zutabe |
Hebrear Bibliaren arabera, Xetxem edo Sichem izenez ezagutzen zen, eta handik Siriako hiribururaino, Damaskoraino zihoan bidea. Hortik, beraz. izen moderno ohikoa. Hebreeraz, ohikoan, Nablusko Atea esaten diote (itzulita) eta baita שַׁעַר שְׁכֶם Šaʿar Šəẖem izen tradizionalarekin. Arabieraz, Garaipenaren Atea (Bāb al-Naṣr / باب النصر) edo Zutabearen Atea (Bāb al-ʿĀmūd / باب العامود) ere esaten zaio nagusiki. Azken izen hori ohikoa da X. mendetik aurrera behintzat, eta atearen atzeko plazan zegoen zutabe erromatarraren oroimena gordetzen du (II. mendeko monumentua).
Damaskoko ateak bi dorre ditu alde banatan. Dorre bakoitzak matakan bat du. 1967ra arte, ateak dorretxo bat zuen, baina oso kaltetua geratu zen Sei Egunetako gerran atearen kontrola hartzeko guduan (israeldarren garaipen bat).
2011ko abuztuan, Israelek dorretxoa berrezarri zuen, gezileihoak barne, Britainiar Mandatuko XX. mendearen hasierako irudiekin lagunduta.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.