Cushendun
From Wikipedia, the free encyclopedia
Cushendun (irlanderaz Cois Abhann Duinne edota Bun Abhann Duinne, eta Ulsterko eskozieraz Cushenduin) Ipar Irlandako Antrim konderrian dagoen kostaldeko udalerri txiki bat da, Ulster probintzian. 2001ean 138 biztanle zituen.
Datu azkarrak CushendunBun Abhann Duinne Cushenduin, Administrazioa ...
Cushendun Bun Abhann Duinne Cushenduin | |
---|---|
Irlanda | |
Administrazioa | |
Estatua | Erresuma Batua |
Lurraldea | Ipar Irlanda |
Probintzia | Ulster |
Konderria | Antrim konderria |
Postakodea | BT44 |
Geografia | |
Koordenatuak | 55°07′31″N 6°02′33″W |
Demografia | |
Biztanleria | 138 (2001) |
Bestelako informazioa | |
Telefono aurrizkia | 028 |
Itxi
Kostaldeko A2 errepidean dago, Glendun eta Dun ibaiak itsasoratzen diren lekuan, eta Cushendall eta Ballycastle udalerrien artean.
Eskoziako Mull of Kintyre penintsularen parean dago, berez puntu honetan Irlanda eta Eskozia Ipar Kanaleko 38 kilometro distantziako urek bakarrik banatzen dituzte, ondorioz eguraldi onarekin udalerri honetako kostaldetik Eskozia begi bistan izatea erraza izan ohi da.