From Wikipedia, the free encyclopedia
Curtis Tracy McMullen (Berkeley, Kalifornia, 1958ko maiatzaren 21a) estatubatuar matematikaria da.
Williamstownen, Cambridgeko Unibertsitatean eta Parisen egin zituen lehenengo ikasketak. 1985ean bukatu zuen doktoregoa, Harvarden. Unibertsitate askotan aritu zen, Berkeleyko Kaliforniako Unibertsitateko irakasle izan baino lehen. 1998tik aurrera Harvarden irakasten du. 1998an Ameriketako Arte eta Zientzietako Akademiako kide aukeratu zuten. Geometrian eta dinamika konplexuetan (sistema dinamikoen teoriaren arloa) egindako lanari esker, Fields domina eman zioten. McMullenek beste ekarpen asko egin ditu matematikako alor desberdinetan, besteak beste ekuazio arbitrarioen ebazpenean eta Mandelbroten multzoan.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.