Cuerda Larga
From Wikipedia, the free encyclopedia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Cuerda Larga Erdialdeko Sistemako zati den Guadarrama mendilerroko mendi adar nagusienetako bat da. Mendilerro hau mendebalde-hego-mendebaldetik ekialde-ipar-ekialderanzko norantzan doa Madrilgo Erkidegoaren ipar-mendebaldean zehar, eta, lerro zuzenean, 16 kilometroko luzera du. Mendebaldeko muturra den Navacerrada mendatean hasi, 1858 metroko altueran, eta ekialdeko muturrean dagoen Morcuera mendatean amaitzen da.
Cuerda Larga | |
---|---|
Mota | mendilerro |
Geografia | |
Koordenatuak | 40°48′N 3°56′W |
Mendikatea | Guadarramako mendilerroa |
Estatu burujabe | Espainia |
Autonomia | Madrilgo Erkidegoa |
Babestutako-eremua | Guadarramako Parke Nazionala |
Guadarrama mendilerroko tokirik garaienetako bat da, 2100 metro baino gehiagoko altuera mantendu bat baitu. Tontorrik altuena Cabezas de Hierro deritzenak dira, bere 2383 metroko altuerarekin Guadarrama mendilerroko bigarren mendirik garaiena delarik. Cuerda Largaren ipar aurpegian Lozoya haranaren goiko zatia dago, eta hegoaldeko aurpegian Manzanaresen zintzurra, La Pedriza, kirol eta paisaia intereseko toki bat dena, eta Hueco de San Blas hedatzen dira. Mendi adar honek iparraldean duen Lozoya ibaiaren eta hegoaldean duen Manzanares ibaiaren arroak banatzen ditu, bi ibai hauek Jarama ibaiaren ibaiadarrak direlarik.
Cuerda Largatik ekialdera Morcuera mendilerroa dago, mendigune baxuago bat, eta antzeko orientazioa duena. Aipaturiko mendigune hau Morcuera mendatean hasten da. Cuerda Largaren mendebaldeko muturrean, Bola del Mundon, Sierra de los Porrones izeneko mendigune bat hasten da, hegoekialderantz orientatua dagoena. Altuera galtzen du aipaturiko norantzan aurrera egin ahala.
Cuerda Larga osatzen duten mendiak, mendebaldetik ekialdera ordenatuak, honakoak dira:
Cuerda Largako ibilbidea Guadarramako mendilerroan dagoen biderik garrantzitsu eta zailenetako bat da bere luzera eta metaturiko desnibelagatik. Alabaina, ez du mendizaletasunari buruzko ezagutza tekniko askorik, behar, neguan eta udaberri hasieran izan ezik, garai honetan, altuera horietan dauden elur eta izotz geruzen sendoera dela eta, kranpoiak behar direlarik. Joaneko ibilbideak 18 kilometro ditu, metatutako desnibela 1200 metro ingurukoa da, eta 8 ordutan egiten da (joanekoa soilik). Bigarren mendatean garraio publikorik ez egoteak ibilbide osoa egiten duten mendizaleek mendate bakoitzean kotxe bat izan behar izatea, gaua vivac eginez igarotzea edo Miraflores de la Sierra udalerrira jeistea eragiten du, nondik Madrilera doazen lineako autobusak dauden. Iparraldean Lozoya haranaren ikuspegia eta La Pedriza eta madrildar lautada hegoaldean etenik gabeak dira ibilbide osoan zehar, erakargarritasun berezi bat ematen diona.
Ibilbidea 1858 metroko altuera duen Navacerrada mendatean hasten da, toki honetan Madrilgo Moncloa geltokitik irtetzen den autobus linea bat eta trenbide bat daudelarik. Ibilbidea, lehenik, Bola del Mundo igoz hasten da, mendatetik ekialdeko aurpegitik abiatzen den hormigoizko pista batetik. Behin Bola del Mundoren tontorrera iritsi ondoren, bidea, jada lurrezkoa dena, Valdemartín lepora jeisten da, eta, jarraian, Cerro de Valdemartín igotzen da. Ondoren, beste mendate batera jeisten da, jarraian Cabezas de Hierrora igotzeko, lehenik Cabeza de Hierro Menorrera (2374 metro) eta segidan Cabez de Hierro Mayorrera (2383 metro), azken hau ibilbide guztiko mendirik garaiena delarik. Jarraian, bidea Loma de Pandascora (2200 metro inguruko altuera duena) jeisten da, eta beranduago Asómate de Hoyosera iristen da, jada La Pedriza Posteriorren. Ondoren, bidea Loma de Bailanderosera iristen da, non arinki mugitzen diren harkaitz batzuk dauden (hortik bere izena), segidan La Najarra mendiaren tontorrera iristen da, eta, amaitzeko, 1796 metroko altuera duen Morcuera mendatea igotzen da.
Artikulu hau Madrilgo Erkidegoko geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.