gaitz kroniko bat da, hesteetako hanturazko gaixotasuna osatzen duena ultzeradun kolitisarekin batera From Wikipedia, the free encyclopedia
Crohn gaitza, edo azkenburuko ileitisa, gaitz kroniko bat da, hesteetako hanturazko gaixotasuna osatzen duena ultzeradun kolitisarekin batera.
Crohn gaitza | |
---|---|
Crohnek hesteetan eragiteko hiru mota nagusiak. | |
Deskribapena | |
Mota | hesteetako hanturazko gaixotasuna eritasuna |
Espezialitatea | digestio aparatuaren medikuntza |
Sintoma(k) | tripako mina, sukarra, anorexia, rectal tenesmus (en) , beherakoa, pisu galera, idorreria, fistula, artralgia, Afta, ultzera, Gingibitisa betealdia |
Azterketa medikoa | biopsia medical imaging (en) |
Asoziazio genetikoa | Zerrenda
|
Honen izena darama | Burrill Bernard Crohn (en) |
Tratamendua | |
Erabil daitezkeen botikak | 4-aminosalicylic acid (en) , metotrexato, certolizumab pegol (en) , Gammaglobulina, Budesonida, natalizumab (en) , vedolizumab (en) , mecasermin (en) , adalimumab (en) , azatioprina, dexametasona, ustekinumab (en) , Kolekaltziferol, abatacept (en) , sargramostim (en) , Talidomida, naltrexone (en) , tacrolimus (en) , mesalazine (en) , teduglutide (en) , Budesonida eta Stelara (en) |
Identifikatzaileak | |
GNS-10-MK | K50.1 |
GNS-9-MK | 555.1 |
OMIM | 266600 |
DiseasesDB | 3178 |
MedlinePlus | 000249 |
eMedicine | med/477 ped/507 radio/197 |
MeSH | D003424D003424 |
Disease Ontology ID | DOID:8778 |
Gaixoaren sistema immunologikoak gaixoaren beraren hesteari eraso egiten dio, eta horren ondorioz, hestea handitu egiten da. Handitu hori normalean ileon aldean gertatzen da, heste meharraren azken zatian, eta hortik datorkio bere bigarren izena. Hala ere, gaitza digestio-hodiaren edozein aldetan ager daiteke.
Gaixotasuna Giovanni Battista Morgagnik (1682-1771) deskribatu zuen lehenengo aldiz. Harez geroztik beste mediku batzuek ere aztertu zuten gaitza: John Berg-ek 1898an, eta Antoni Lesniowski zirujau poloniarrak ere bai, 1904an. 1932an ere, Burrill Bernard Crohn doktoreak eman zuen gaixotasunaren berri, eta hari zor zaio gaitzaren izenik ezagunena.
Eritasunaren arrazoi zehatza ezezaguna da oraindik. Hala ere, ezagun da genetikak baduela zerikusirik (arbaso juduak dituzten pertsonen artean sarriago agertzen da gaitza), bai eta ingurumenak ere (tabakoa eta ahotiko antisorgailuak, batik bat). Badira gaixotasuna 16. kromosomaren gen batekin erlazionatu duten ikerketak.
Digestio-aparatuaren edozein zati kaltetu daiteke, ahotik hasi eta uzkiraino, arruntena amaierako ileona, kolona edo biak mintzea delarik. Transmurala eta etena da, hau da, hestearen horma osoa hartzen du eta zati gaixoak zati osasuntsuekin tartekatzen dira.
Makroskopikoki ultzera aftoso, granuloma, fistula eta artekak nabarmentzen dira, hesteek pareta harriztatu itxura hartzen dutelarik.
Zeinurik esanguratsuenak sukarra, sabelmina, beherakoa (askotan odolik gabe), nekea, pisu galera, ukigarria den masa, uzki-arteka eta fistulak dira. Hazkuntzaren atzerapena umeengan, ileitis akutua (apendizitisa dirudi) eta abszesuak ere ikus daitezke. Gaixotasunaren bilakaera hiru patroi nagusitan bana daiteke: 1) hanturazkoa, 2) estenosatzailea eta 3) fistulizatzailea.
Konplikazio ohikoenak heste-butxadura (edema edo fibrosiagatik), uzki inguruko lesioak, fistula eta abszesuak dira.
Fistula mota desberdinak daude: heste-hestea, heste-gernu-maskuria, heste-bagina, heste-larruazale, heste-ehun bigunetara; askotan abszesuak sortzen direlarik. Ultzeradun kolitisean ez bezala heste-zulaketa eta megakolon toxikoa oso arraroak dira.
Bestela behazun-gatzen xurgapen txarrak kolesterolez osaturiko behazun harriak edota oxalatozko giltzurrun-harriak sor ditzake.
Beste konplikazio batzuk hesteetako gaixotasun gaiztoak eta amiloidosia lirateke. Crohn-en gaixotasuna duten pertsonek minbizia pairatzeko arrisku handiagoa dute pertsona osasuntsuek baino. Arrisku faktoreak ultzeradun kolitis-erako berberak dira, fistula eta ebakuntzekin batera.
Digestio-aparatuan gertatzen denaz gain hesteetako hanturazko gaixotasunak gorputzeko beste zenbait aparatu eta atal ere kaltetu ditzake:
1.- Artikulazioak: artritis periferikoa, giltzadura handiak kaltetzen ditu (belaunak, orpoak). Hesteetako gaixotasunaren agerraldiekin batera gertatzen da eta normalean hesteetako sintomak giltzaduretakoen aurretik doaz. Ultzeradun kolitisean baino sarriagotan ikus daiteke, digestio-aparatuaz kanpoko konplikazio arruntena izanik. Espondilitis ankilosatzaile eta sakroileitis-ak aldiz ez daukate zertan hesteetako gaixotasunarekin batera joan.
2.- Larruazala: eritema nodularra larruazaleko agerpen ohikoena da. Crohn-en gaixotasunean eta emakumeengan arruntagoa da eta hesteetako gaixotasunarekin batera agertzen da. Beste konplikazio batzuk: ultzera aftosoak, gangrenadun pioderma eta larruazaleko Crohn-en gaixotasuna.
3.- Begiak: epieskleritis-a, iritis-a eta ubeitis-a.
4.- Gibela: gibeleko esteatosia, gibel barneko kolangitis esklerosatzailea, kolangitis esklerosatzaile primarioa, kolangiokartzinoma eta hepatitis kronikoa.
5.- Beste batzuk: anemia hemolitiko autoinmunea, flebitisa eta biriketako enbolia, gaixotasunak sortzen duen hiperkoagulabilitate egoeragatik.
Gaixotasun honen diagnostikoa egin baino lehenago beste gaixotasun batzuk baztertu beharko ditugu:
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.