Covilhã
From Wikipedia, the free encyclopedia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Castelo Branco Portugalgo ekialdeko hiria eta Castelo Branco barrutian dagoena. Erdialdeko eskualdeko Cova da Beira azpieskualdean dago. 1.438 km²ko azalera du eta 2011n 51.797 biztanle zituen, erdigunean 34.772.
Covilhã | |||
---|---|---|---|
Portugalgo udalerria | |||
Administrazioa | |||
Herrialdea | Portugal | ||
Eskualdea | Erdialdekoa | ||
Izen ofiziala | Covilhã | ||
Posta kodea | 6200 eta 6201 | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 40°17′N 7°30′W | ||
Azalera | 555,60 km² | ||
Mugakideak | Fundão (en) , Belmonte, Guarda (Portugal), Manteigas (en) , Seia (en) , Arganil eta Pampilhosa da Serra | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 51.797 (2011) | ||
Dentsitatea | 93 bizt/km² | ||
Informazio gehigarria | |||
Sorrera | 1186 | ||
Ordu eremua | UTC±00:00 | ||
Hiri senidetuak | Roubaix eta Madalena | ||
http://www.cm-covilha.pt/ |
Serra da Estrela mendizerran kokaturik dago eta udalerrian dago Portugal kontinentaleko punturik garaiena, Torre (1.993m). Hiria bera 450-800 metrotan kokatzen da.
Artzai lusitaniarrek populatu zuten lurraldea eta ondoren erromatarrek Cava Juliana edo Silia Hermínia gotorlekua altxatu zuten.
Mendi arteko toki estrategikoa izanik 1186an Antso I.a Portugalgoak herri forua eman zion eta gaztelu eta harresiak eraiki zituen. 1755eko Lisboako lurrikararen eragina iritsi zen Covilhãraino eta gaztelua behera erori zen.
1763an ehungintza lantegia ezarri zen eta industrializazioaren ondorioz 1870an hiri estatusa lortu zuen. Garai hartan "Portugalgo Manchester" ezizena izan zuen. Lanak erakarrita 1930 urterako 50.000 biztanletara iritsi zen, eta 1960rako 70.000 ere bazituen, inguruko handiena bihurtuz. Dena dela, Portugalgo gerra kolonialen eraginez eta mendialdetik itsasertzeko hirietarako migrazioek biztanleria jeitsi zuten, eta honekin batera Covilhãren garrantzia.
|
|
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.