Course navette proba
From Wikipedia, the free encyclopedia
Course navette proba edo Leger testa arnas eta bihotz erresistentzia neurtzeko ariketa fisiko bat da. Soinu batek markatzen duen erritmo gero eta bizkorragoan, 20 metroko zuzen batean joan-etorriak egiten dira, harik eta erritmoari eutsi ezin zaion arte. Montrealgo Unibertsitateko irakasle Luc Legerrek sortu zuen course navette proba, eta 1983an argitaratu zuen.