From Wikipedia, the free encyclopedia
Corona Borealis edo Ipar Koroa[2][oh 1] —latinez: Corona Borealis— ipar hemisferioko konstelazio txiki bat da, bere izar nagusiek zirkuluerdi-formako arku bat eratzen dutelarik. 88 konstelazio modernoetako bat da, eta Ptolomeok zerrendatutako 48 konstelazioetako bat ere izan zen[3], honi, koroa deitu egin ziona. Borealis hitza, ondoren gehitu zioten, hegoaldeko Corona Australis aurkitzean.
Corona Borealis | |
---|---|
Datuak | |
Laburdura | CrB |
Genitiboa | Coronae Borealis |
Eremua | 179 gradu karratu (73. maila) |
Izar kantitatea (magnitudea < 3) | 24 |
Izarrik distiratsuena | α CrB (Alphecca edo Gemma) (itxurazko magnitudea 2,21) |
Konstelazio mugakideak | Hercules, Boötes eta Serpens (konstelazioa) |
Behaketa | |
Igoera zuzena | 15h 16m 03.8205s–16h 25m 07.1526s h |
Deklinazioa | 39.7117195°–25.5380573°° |
Ikuspen onena 21:00etan (9 PM): Uztaila | |
+90° eta −50° latitude bitartean ikusgai. | |
[1] |
Corona Borealisek ez du lehen magnitudeko izarrik. Bere izarrik distiratsuena α Coronae Borealis (Alphecca edo Gemma ere deitua) +2,22ko magnitude bisuala duen izar bitar espektroskopikoa da. Izarraren bi osagaiak A0V motako sekuentzia nagusiko izar zuri bat eta eguzkia baino hotzagoa den G5V motako nano hori bat dira. Bien arteko batez besteko tartea 0,20 UA da, eta orbita-periodoa 17,36 egunekoa da. Alphecca Ursa Maiorreko Izarren Elkarteko kide lausotzat hartzen da.[4]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.