![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/a/a7/Starr_040711-0402_Ipomoea_imperati.jpg/640px-Starr_040711-0402_Ipomoea_imperati.jpg&w=640&q=50)
Convolvulaceae
Dikotiledoneoen klaseko zenbait landarez esaten da. Gehienetan belarkarak dira, eta pedunkulu luzetan kokatutako lore erregular eta pentameroak dituzte. Fruituak kapsula-motakoak dira. / From Wikipedia, the free encyclopedia
Convolvulaceae, euskaraz konbolbulazeo, landare loredunen familia bat da, 60 genero eta 1.650 espezie inguru dauzkana. Familia honetako landareak klima tropikal eta epeletan bizi dira eta oso leku ezberdinak kolonizatzen dituzte, hala nola, kostaldeko dunak, padura gaziak, ur gezak hartutako leku zingiratsuak, eremu lehorrak, eta abar.
Datu azkarrak Sailkapen zientifikoa, Azpibanaketa ...
Convolvulaceae | |
---|---|
![]() | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Ordena | Solanales |
Familia | Convolvulaceae |
Azpibanaketa | |
Ikusi testua
|
Itxi
Batata, adibidez, Convolvulaceae bat da.