Conservatoire National des Arts et Métiers
irakaskuntza instituzio frantziar handi bat da / From Wikipedia, the free encyclopedia
Conservatoire National des Arts et Métiers, laburtuta Arts et Métiers edo CNAM, (euskaraz Arte eta Lanbideen Kontserbatorio Nazionala) irakaskuntza instituzio frantziar handi bat da. Frantziar Iraultzan sortu zuten, 1794ko urriaren 10ean, Grégoire abadeak, zin egindako abade bat, urte horretan esklabotza abolitzea eragin zuena. Hasiera batean, "arte eta lanbideentzako makina eta tresna erabilgarriak erabiltzen" erakusteko toki bat bezala pentsatua, instituzio honek norantzaz aldatu zuen, 1819an, gobernuak, "zientzia eta arte industrialen irakaskuntza publiko eta dohainekoan" aritzeko esan zionean. Charles Dupinek, orduan, arteetara aplikatutako mekanika ikasteko lehen katedra sortu zuen. Une horretatik aurrera, ez ohiko goi irakaskuntzako instituzio honek, bere originaltasuna mantendu zuen: guztiei irekia, bere irakasgaiak dibertsifikatu zituen, ikerketa garatu zuen arlorik berritzaileenetan eta historia, zientzia eta teknikaren ondare aberats bat kontserbatzen du. Hartzen dituen ikasleen heterogeneotasunak, prestakuntzan hasteko zein prestakuntza horretan jarraitzeko zientzia eta tekniken arlo guztietako irakasgai guztiak hartzen ditu, kimikatik informatikara doazenak, laneko soziologiatik eta industria ekonomiatik pasatuz, Frantziako goi irakaskuntzari dagokionez, instituzio bakarra bihurtzen duena.
Conservatoire National des Arts et Métiers | |
---|---|
Kokapena | |
Koordenatuak | 48°52′01″N 2°21′16″E |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1794ko urriaren 10a |
Webgune ofiziala | |
Nagusiki, helduentzako kurtsoak jarraikako prestaketan, distantziako kurtsoak, gaueko kurtsoak etab... irakasten dira, diploma ugari lortzea ahalbidetzen duena, ingeniari diploma barne. Ikerketa zientifiko eta industrialeko aktibitateak ere praktikatzen dira.
Instituzio hau, Frantziako 150 hiri baino gehiagoan eta atzerrian dago.
Arthur Morin izan zen bertako zuzendaria 1852an.
Bere kultura zientifiko eta teknikoaren prestaketa, ikerketa eta hedapenaren betebeharrarekin, instituzio hau, beste exijentzia berri batzuen erdian dago: bere eskumenak modu iraunkorrean garatzea, ezagutzak hedatzea, internet bidez komunikatzea, elkarrekin berritzea... CNAMak, 2004ko uztailean Estatuarekin sinatu zuen garapen kontratu berriak, modu argian, pertsonen eta kolektibotasun guztiaren prestaketaren zerbitzuan jarritako betebehar honen egunerokotasuna berresten du.