From Wikipedia, the free encyclopedia
Coimbrako Unibertsitatea (portugesez: Universidade de Coimbra) Portugalgo unibertsitate zaharrena da eta Europako urtetsuenetarikoa, 1290ean sortutakoa. Coimbran ezarri zen 1308an eta 2013an UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen.
Coimbrako Unibertsitatea - Alta eta Sofía1 UNESCOren gizateriaren ondarea | |
Mota | Kulturala |
Irizpideak | ii, iv, vi |
Erreferentzia | 1387 |
Kokalekua | Portugal |
Eskualdea2 | Europa / Ipar Amerika |
Izen ematea | 2013 (XXXVII. bilkura) |
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua) 2 UNESCOren sailkapena |
1290an Estudo Geral (Ikasketa orokorra) eskola eratu zuen Lisboan Dionisio I.a Portugalgoak eta abuztuaren 9an Nikolas IV.a Aita Santuak onartu egin zuen. Bertan Arteak, Eskubide kanonikoa, Zuzenbidea eta Medikuntza fakultateak hartzen zituen baina Teologia komentu dominiko eta frantziskotarren eskutan uzten zuen.
Lisboatarren eta ikasleen artean istiluak izan ziren eta 1308an unibertsitatea Coimbrara aldatzea erabaki zen, aurretik ere ikasle tradizioa zuen hiria baitzen. 1338an Lisboara itzuli zen baina 1384an berriz ere Coimbrara eraman zuten. 1380an Teologia fakultatea ireki zen. Hurrengo urteetan egoitza hainbat alditan aldatu zuten hiriz baina 1537an Joanes III.ak Coimbran ezarri zuen betirako, muinoaren gaineko Alcaçova jauregian. 1559an Évoran beste unibertsitate bat sortu arte Coimbrakoa izan zen herrialdeko bakarra.
XVIII. mendean Pombalgo markesak erreforma handiak ezarri zituen unibertsitatean eta Zientzia ikasketei garrantzi berezia eman zien orduan Europan nagusitzen ari zen Argien Garaiaren ildoak hartuz.
Coimbrako Unibertsitateak 8 fakultate dauka gaur egun eta 22.000 ikasle inguru:
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.