From Wikipedia, the free encyclopedia
Cobh (irlanderaz an Cóbh), Irlandako bigarren hiririk populatuena den Corken itsas portua da. Munster probintzian eta Corkeko konderrian dago. 12.347 biztanle ditu (2011), hauetatik erdia pasatxo herrian bertan bizi dira eta beste erdia landa eremuan.
Cobh an Cóbh | |
---|---|
Irlanda | |
Administrazioa | |
Estatua | Irlandako Errepublika |
Probintzia | Munster |
Konderria | Cork konderria |
Geografia | |
Koordenatuak | 51°51′04″N 8°17′48″W |
Altuera | 47 metro |
Demografia | |
Biztanleria | 12.800 (2016) |
Bestelako informazioa |
Irlandako herrien jatorrizko izenak irlandarrak eta ondoren anglizatuak badira ere, Cobh-en kasua alderantziz gertatzen da, izan ere jatorrizko izena The Cove of Cork edo Cove ("kala") baita. 1750ekoa da izen hau baina 1849an Viktoria erreginaren bisita zela eta, Queenstown izena jarri zioten. 1922an Irlandak independentzia lortzean hasierako izen ingelesa gaelizatu eta gaur egungo Cobh izena hartu zuen.
Cobh hiru uharteren artean kokaturik dago, herria bera Great Island uhartearen hegoaldean badago ere. Etxe viktoriar koloretsuek osatzen dute, eskailera gisan goraka doazenak, eta puntu gorenean San Colman katedrala dago. Beste uharte biak Haulbowline Island eta Spike Island dira.
Kondairak dioenez, Irlandako uhartearen lehenengo kolonizatzaileetakoa izan zen Neimheidh Corkeko kaira iritsi zen k.a. 1000 urtearen inguruan. Izurrite batek hil zituen Neimheadh eta haren jarraitzaileak, baina Cobh kokaturik dagoen uharte handiari Oilean Ard Neimheadh izena eman zitzaion mendeetan zehar.
Aipaturiko uharteko herriaren izena Ballyvoloon zen, baina 1750rako Cove herria bezala ezagutzen zen, izan ere kala hori garrantzitsua baitzen Cork hiriarentzako. 1787ko agiri batean 30 negozio zeudela aipatzen da. XIX. mendean garapen handia izan zuen herriak, batez ere ongi babesturiko kai naturalari esker. Base militarra bihurtu zen eta rol garrantzitsua izan zuen, Napoleondar Gerretan britainiar itsasontzien babeslekua izan baitzen.
Bere kaiari loturik badaude aipatu beharreko bi kontu. Lehenengoa Irlandako Gosete Handiaren eraginez Amerikara alde egin zuten emigranteen itsasoratze portu nagusietako bat izan zela, bi milioi eta erdi pertsona atera omen ziren Cobhetik, eta bigarrena, Titanic ontziak New Yorkerako bidean Europan azkeneko aldiz izandako portua Cobh izan zela, garai hartan Queenstown izenaz oraindik.
Hain garrantzitsua zen britainiarrentzat Cobheko kaia, Irlandak independentzia 1922an lortu bazuen ere Cobhek britainiarra izaten jarraitu zuen 1938 arte.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.