From Wikipedia, the free encyclopedia
Christopher Dresser (Glasgow, Eskozia, 1834ko uztailaren 4a – Mulhouse, Frantzia, 1904ko azaroaren 24a) eskoziar diseinatzaile eta diseinu teorilari bat izan zen. Aurreneko diseinatzaile independenteetako bat izan zelako da ezaguna. Ezinbesteko garrantzia izan zuen estetikaren inguruko mugimenduan, japoniarzaletasuna eta ingeles estilo modernoaren bultzatzailea izateaz gain. Henry Colen irakaspenak hurbiletik jarraitu zituen, haren jarraitzaile bihurtuz. Prototipo desberdinetan ere egin zuen lan, funtzionaltasuna nagusituz beste edozeren gainetik. Hiru enpresetarako objektuak diseinatzen lan egin zuen, nahiz eta bere ideia eta diseinuekin ez zuen arrakasta handirik lortu. Japoniara bidaiatu zuen, bertako kulturak zekarren sinpletasunaren diskurtsoa bere kabuz ezagutzeko. Christopher Dresserren diseinuen oinarria geometrian egongo da. Inspirazio iturri gisa natura du, eta hau aztertuz, geometria aurkitzen du bertan, ondoren objektu eta elementu erabilgarrien diseinuan aplikatzeko.
Artikulu honek erreferentziak behar ditu. Hemen erreferentzia egiaztagarriak gehituz lagun dezakezu. |
Christopher Dresser | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Glasgow, 1834ko uztailaren 4a |
Herrialdea | Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua Erresuma Batua |
Heriotza | Mulhouse, 1904ko azaroaren 24a (70 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | diseinatzailea, botanikaria eta idazlea |
Eskoziako familia batean jaio zen. 13 urte beteta, Londreseko Gobernuaren Diseinu Eskolan hasi zituen bere ikasketak. Botanikan espezializatu zen, eta 1855ean Hego Kensingtoneko Zientzia eta Arte departamentuan hasi zen lanean, Botanika Artistikoko irakasle moduan. 1857. urtean, The Art Journal izeneko artearen inguruko Britainia Handiko aldizkarian «Botany as Adapted to the Arts and Art Manufactures» izenburuarekin artikulu serie bat argitaratu zituen, eta ez zuen diseinu propiorik saldu 1858. urteraino.
1850ean Jenako Unibertsitateak, Alemanian, Christopher Dresserri doktoregoa eman zion Rudiments of Botany (1859) eta Unity in Variety (1859) liburuen aurkezpenengatik. Harrezkeroztik, bere diseinu lanak material desberdinekin lan egitera bultzatu zuten, hala nola, zeramikarekin, altzariekin, beirarekin, grafitoarekin, zurarekin, metalekin eta oihal inprimatuekin. Bere lanen ibilbidearen lehenengo zatian, arte dekoratiboak izenarekin ezagutzen direnetan aritu zen lanean, eta diseinuaren eta ornamentuaren inguruko liburu ugari argitaratu zituen. Adibidez: The Art of Decorative Design (1862), The Development of Ornamental Art in the International Exhibition (1862) eta Principles of Design (1873). Azken horren inguruan, 1899. urtean The Studio aldizkarian, kritika oso onak jaso zituen, liburua nolabait miretsiz; eta 1873an Amerikako Estatu Batuetako gobernuak etxeko barne elementuen diseinuaren inguruan txosten bat idazteko eskatu zion.
Filadelfiako Museoan eta Arte Industrialen Eskolan hiru serietan antolatutako konferentziak eman zituen, eta era berean, Wilson Fennimorerentzat diseinatutako horma paperaren fabrikazioa ikuskatu zuen. Japoniara egin zuen bidaia 1876. urtean, eta han zegoen bitartean New Yorkeko Tiffanyko enpresariek Japoniako arte objektu zahar eta berriekin bilduma bat osatzeko mandatu zioten, kalitate oneko produktuak erabiliz estatuak produzitutako produktuen kalitate maila hobetzeko.
1876tik 1877ra bitartean, lau hilabete eman zituen Japonian bidaiatzen, bertako arkitekturak eta artea liburuxka batean erregistratzen. Hego Kensingtongo Museoaren ordezkari izan zen atzerrian zegoen bitartean, eta enperadoreak gortean egin zion harrera, nazio-mailako gonbidatua zela aldarrikatuz, hots, bertan ate guztiak zabalduak zeuzkan. Japoniar gobernuak Europar merkataritzaren inguruko ikerketaren inguruko txosten bat idazteko eskatu zion. Arte japoniarraren inguruan egindako ikerketetan aitzindaria izan zen Dresser, eta bere lanetan ikusgai da, estilo anglo-japoniarra nabaria baita.
1882. urtea arte, hamahiru urte eman zituen Dresserrek Charles Homerekin (1848-1923) elkarlanean, Londresen zuten biltegia eta bertan produktu japoniarren inportazioarekin aritzen ziren sal-erosketa lanetan. Denbora espazio berean, Linthorpeko zeramikagintzako enpresan ibili zen 1.000 lapikotik gora diseinatzen. Kontuan hartzen baditugu 1860tik aurrera gauzatutako zeramika-lan guztiak —besteak beste Mintons, Wedgwood, Royal Worcester, Watcombe, Linthorpe eta Old Hall firmentzako eginak; esan dezakegu historian zehar eragin handia izan duen zeramika diseinatzaile bat dela. Bere lanen zati handi bat oraindik ez da identifikatu, nahiz eta ezagutzera eman diren estatubatuarrentzako tapiz paperean egindako diseinuak edota fabrikatzaile frantses eta alemaniarrentzako egindako oihal diseinuak. Middelsbrougheko Dorman Museoan aurki daitezke bere diseinuen bilduma esanguratsuenetakoak.
Gaur egun oraindik aurki ditzakegu Dresserrek diseinatutako eta produzitzen jarraitzen diren metalezko objektuak, hala nola, olio eta ozpina gordetzeko ontziak.
Esan ohi denez, bere Old Hall diseinuetako batek Alan Garnerrek idatzitako The Owl Service eleberria inspiratu zuen.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.