From Wikipedia, the free encyclopedia
Chicago Cubs (Chicagoko Kumeak euskaraz) Beisbol Liga Handietako beisbol talde profesional bat da, bere egoitza Illinois estatuko Chicago hirian duena. Etxeko partiduak Wrigley Field estadioan jokatzen ditu. Liga Nazionaleko Erdialdeko Dibisioan jokatzen dute.
Chicago Cubs | |
---|---|
Datuak | |
Mota | beisbol taldea |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Liga | Beisbol Liga Handiak eta Beisbol Liga Nazionala |
Estadioa | Wrigley Field: Chicago 41.9481°N 87.6556°W 41.072 |
Agintea | |
Entrenatzailea | David Ross (en) |
Egoitza nagusi | |
Jabea | Thomas S. Ricketts (en) , Laura Ricketts (en) , Pete Ricketts (en) , Todd Ricketts (en) eta Joe Ricketts (en) |
Zeren jabe | |
Historia | |
Sorrera | 1870 |
webgune ofiziala |
Cubsak 1870an sortuak izan ziren Chicago White Stockings izenarekin. Egungo izena 1902tik dute. Liga Handietan lortu dituzten bi txapelketak 1907 eta 1908an lortu zituzten. Munduko Sailera iritsi ziren 1932an, baina lau partidatan galdu zuten New York Yankees taldearen aurka. Saileko unerik gogoangarriena Babe Ruthek eserlekuetara apuntatu eta hurrengo jaurtiketan home run bat egin zuenekoa da. 1945ean Cubsak berriz iritsi ziren Munduko Sailera, baina oraingoan ere galdu egin zuten, kasu honetan Detroit Tigers taldearen aurka. 2003an Munduko Sailera iristeko puntuan egon ziren Florida Marlins taldearen aurkako playoffetako seigarren jokoan hiru lasterketako abantaila zutelarik. Baina zenbait hutsegiteren eta "Steve Bartmanen unea" deritzonaren ondorioz, partida galdu egin zuten, eta baita saila ere. Floridak aurrera egin zuen eta Yankees taldearen aurka lortu zuen txapelketa.
Cubs taldeak 1916tik Wrigley Field estadioan jokatzen du, Chicagoko iparraldeko auzoa den Lake Viewn kokatua dagoena, Addison eta Clark kaleek izkin egiten duten tokian, Chicagoko metroak Addisonen duen geltokitik metro gutxira.
Neurri batean Cubsen izan zuten partehartzeagatik aukeratuak:
Cubsekin lotutako beste zenbait jokalari
Ikus Chicago Cubsen 2010eko denboraldia
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.