From Wikipedia, the free encyclopedia
Chaves Portugalgo iparraldean dagoen hiria da, Iparraldeko eskualdearen, Trás-os-Montes Garaia azpieskualdearen eta Vila Realgo barrutian kokatutakoa. 41.243 biztanle zituen 2011an, baina erdigunean 17.535 biztanle bizi dira.
Chaves | |||
---|---|---|---|
Portugalgo udalerria | |||
Administrazioa | |||
Estatu burujabe | Portugal | ||
Portugalgo barrutia | Vila Real | ||
Posta kodea | 5400 | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 41°44′24″N 7°28′14″W | ||
Azalera | 591,23 km² | ||
Mugakideak | Boticas (en) , Montalegre, Oímbra, Verín, Vilardevós, Vinhais, Valpaços (en) eta Vila Pouca de Aguiar (en) | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 41.243 (2011) | ||
Dentsitatea | 70 bizt/km² | ||
Informazio gehigarria | |||
Telefono aurrizkia | 276 | ||
Ordu eremua | UTC±00:00 | ||
Hiri senidetuak | Differdange eta Talança | ||
chaves.pt |
Portugalgo iparraldeko mugan kokaturik dago. Iparraldean Ourenseko probintzia, hegoaldean Valpaços eta Vila Pouca de Aguiar, ekialdean Vinhais eta mendebaldean Montalegre eta Boticas mugakide ditu.
|
|
|
Lehenengo biztanleak Paleolitoan agertu ziren eremu honetan, baina asentamentu jarraitua erromatarren garaikoa da. Hauek Tamega ibaiaren haran aberatsa okupatu zuten eta hiru errepideren bidegurutze bihurtu zuten. Asentamentu militarra izan zen hasieran baina ondoren inguruko natur baliabideak ustiatu zituzten, hala meategiak nola ur termalak. K.o. 79 urtean, Vespasiano flaviotar zesarraren garaian hiri bihurtu zen eta Aquae Flaviae izena hartu zuen. Garai hartan eraikitako zubiak zutik dirau oraindik.
III menderarte iraun zuten erromatarrek. Orduan sueboek eta bisigodoek eskuratu zuten lurraldea.
VIII eta XI mendeen artean mairuen eskutan egon ondoren Alfontso V.a Leongoak konkistatu zuen eta hiriaren harresia eraiki zuen. 1160an Alfontso I.a Portugalgoak Leongo erresumari kendu eta Dinis I.ak gaztelua eraiki zuen Portugalgo mugak zaintzeko. Hurrengo bi mendeetan Galizia eta Leongo gudarosteek sarritan setiatu eta okupatu zuten Chaves.
1807an Frantziarrek erasotu zuten baina Francisco Silveirak tropa anglo-portugesekin berreskuratu zuen. 1830 hamarkadan hainbat agerpen erlijioso gertatu ziren eta Santuário da Nossa Senhora Aparecida (Agerturiko Andre Mariaren santutegia) eraiki zuten.
1929an hiri estatusa lortu zuen.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.