From Wikipedia, the free encyclopedia
Charlie St. Cloud, estatubatuar film dramatikoa da. 2010eko uztailaren 30ean estreinatu zen Ameriketako Estatu Batuetan eta urte bereko urriaren 1ean Espainian. Zac Efron da pertsonai nagusia eta Burr Steers zuzendaria. Ben Sherwooden 2004ko nobela batean oinarrituta dago. $44 milioi-ko aurrekontua izan zuen.[1]
Charlie St. Cloud | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2010 |
Izenburua | Charlie St. Cloud |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film erromantikoa, sarbide-bizipena, film dramatikoa, eleberri batean oinarritutako filma eta fantasiazko filma |
Iraupena | 109 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Deskribapena | |
Oinarritua | The Death and Life of Charlie St. Cloud (en) |
Grabazio lekua(k) | Vancouver |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Burr Steers |
Gidoigilea(k) | Craig Pearce (en) James Schamus |
Antzezlea(k) | |
Zac Efron Charlie Tahan (en) Kim Basinger Amanda Crew Ray Liotta Donal Logue (en) Dave Franco Augustus Prew (en) Tegan Moss (en) Valerie Tian (en) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Marc E. Platt Ben Sherwood (en) |
Konpainia ekoizlea | Universal Studios Relativity Media (en) Marc Platt Productions (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Rolfe Kent |
Argazki-zuzendaria | Enrique Chediak |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Washington |
charliestcloud.com | |
Claire (Kim Basinger), Charlie St Cloud (Zac Efron)en ama, gaueko lan txandara doa eta Charlie uzten du bere anai txikia zaintzen (Sam, Charlie Tahan). Baina Charliek planak dituenez Sam berarekin eramaten du. Etxetik ateratzean kotxe istripu handi bat gertatzen da eta biak larri zauritzen dira. Florio Ferrente (Ray Liotta) erizainak Charlie erreanimatzea lortzen du soilik eta, zoritxarrez, Sam hil da. Gertakari honek Charlieren etorkizuna aldatuko du.
Charlie oso minduta sentitzen da bere anaiaren heriotzagatik, errudun sentitzen da. Horregatik ikasketak uzten ditu, baita etorkizunean bela itsas modalitatean profesionala izateko aukera ere. Bost urte pasako ditu hilerrian lan egiten bere anaiarekin, nahiz eta hau hilda egon, komunika daitekeelako. Baita elkar ikusi eta beisbolean jokatu ere. Baina Charlieren bizilagunek hau arraro aritzen dela eta asko isolatzen dela uste dute. Baina dena aldatzen da Charliek Tess (Amanda Crew) ezagutzen duenean eta bi aukeren artean bere burua ikusten duenean: anaiari egindako promesa bete edo bere bizitza propioa bizi.
Filmean agertzen diren abesti lista da hau, baina ez soinu bandan.
Ben Sherwooden liburuaren egile-eskubideak erosteko eta filma egiteko liskarrak egon ziren 2003an hiru estudioen artean, liburua argitaratu baino lehen.[2]
Universal Studios eta Marc Plattek liburua film bihurtzearen eskubidea lortu zuten 500,000 eta 1 milioi dolar arteko zifra ordainduz.[2] Ben Sherwood produktore ejekutiboa izan zen eta Joe Johnston aukeratua izan zen hau zuzentzeko.[3]
Gidoiaren zirriborroak James Schamusek eta Lewis Colickek idatzi zituzten,[4][5] baina amaierako gidoia Craig Pearcek idatzi zuen.[4][6] 2009ko martxoan, Johnsonen zuzendari postua Burr Steersek hartu zuen eta Plattek bere burua produktore izendatu zuen.[4][6] Steersek gidoia biribiltzen lagundu zuen, eta aktore zerrendako aktore nagusia Zac Efron zen. Honek Paramount Picturesen Footloose filmaren remakea egiteari ezetza eman zion film hau egiteko.[4][7][8] Aurreprodukzioa 2009ko martxoan hasi zen eta filmaketa 2009ko uztailean.[4]
Zac Efroren entrenamenduak 2009ko uztailean hasi ziren Vancouver,[9] British Columbian, eta produkzioa Upstate New Yorken ordutik urriaren 5era arte. [10]Amanda Crew aktorea filmera bateratu zuen Tess Carrollen paperean 2009ko uztailean[11] eta bere eszenak irailean filmatzen hasi zen.[12] Filmaren hainbat eszena Gibsons, British Columbian filmatu ziren, “Beachcombers” jatetxeko eszena barne.[13] Beste hainbat Seycove Secondary Schoolen filmatu ziren, Vancouver Iparraldean. Kim Basinger aktoreak Claire izatea onartu zuen 2009ko abuztu erdialdean. [6][14] Eta Chris Massogliak Sam St. Cloud izateko sinatu zuen 2009ko urrian, baina azkenean ez zen atera.[15][16][17]
Efronek 2009ko urrian amaitu zituen bere eszenak.[18]
Charlie St. Cloudek orokorrean harrera txarra izan zuen kritikarien artean. Rotten Tomatoesen filmak %27aren onarpena izan zuen 124 kritikaren artean eta 4,6/10 puntu jaso zituen. Web orrialdearen kritikoek esaten dute “Zac Efronek duen guztia ematen du, baina Charlie St. Cloud oso azalezkoa da eta melengaegia”.[19] Metacriticen filmak 37/100 puntu jaso zituen 30 kritiko desberdinengandik eta “orokorrean kritika txarrak” jaso zituen.[20] CinemaScoren audientziek B+ notatik A+era eman zioten F eskalan.[21]
Herrialdea | Bildutako diría (USD) |
---|---|
Estatu Batuak | 31.162.545 |
Alemania | 2.165.250 |
Erresuma Batua | 2.078.312 |
Australia | 2.135.908 |
Espainia | 1.753.590 |
Mexiko | 1.398.859 |
Venezuela | 682.233 |
Errusia | 640.529 |
Frantzia | 557.514 |
Hegoamerika | 291.268 |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.