fisikari estatubatuarra From Wikipedia, the free encyclopedia
Charles Hard Townes (Greenville, Hego Carolina, AEB, 1915eko uztailaren 28a - Oakland, Kalifornia, AEB, 2015eko urtarrilaren 27a) Estatu Batuetako fisikaria izan zen.
Charles H. Townes | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Greenville, 1915eko uztailaren 28a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | Oakland, 2015eko urtarrilaren 27a (99 urte) |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Frances Brow (en) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Kaliforniako Teknologia Institutua Furman University (en) Duke Unibertsitatea Greenville High School (en) |
Tesi zuzendaria | William Ralph Smythe (en) |
Doktorego ikaslea(k) | Ali Javan (en) James Power Gordon (en) Robert W. Boyd (en) Raymond Chiao (en) Helmut W. Schulz (en) Robert G. Shulman (en) Elsa M. Garmire (en) John D. Monnier (en) Robert Lee White (en) Dan Martin Watson (en) Ken Toshio Tatebe (en) Jonathon Michael Weiner (en) Everett Arthur Lipman (en) Eugene Serabyn (en) Arno Allan Penzias |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | fisikaria, fisikari nuklearra, unibertsitateko irakaslea eta asmatzailea |
Enplegatzailea(k) | Kaliforniako Unibertsitatea Berkeleyn Michigango Unibertsitatea Massachusettseko Teknologia Institutua |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Royal Society Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia Zientzien Pontifize-Akademia Zientzien Errusiar Akademia Ingeniaritzako Akademia Nazionala Indiako Zientzien Akademia Nazionala Amerikako Sozietate Filosofikoa American Astronomical Society Ameriketako Fisika Elkartea Academia Europaea (en) JASON (en) |
1964an, Fisikako Nobel saria eskuratu zuen, Sobietar Batasuneko Nikolai Basov eta Aleksandr Prokhorov fisikariekin batera, bai kuantuen elektronikari buruz egindako ikerketengatik eta baita ikerketa horien bidez maserra asmatzeagatik ere.
1939an, Bell Telephone Laboratories konpainian hasi zen lanean teknikari gisa, eta han aritu zen, harik eta 1948an Columbiako Unibertsitateko Fisika Saileko irakasle izendatu zuten arte. 1953an, unibertsitate hartan zela eta ikerkuntza handien ondorioz, maserra asmatu zuen. 1959tik 1961era, Washington hiriko Institute for Defense Analyses erakundeko zuzendariordea eta ikerketa-zuzendaria izan zen. 1961ean, Massachusetts Institute of Technology (MIT) institutuko fisika-irakasle hautatu zuten. 1967an, Kaliforniako Berkeley Unibertsitatera joan zen, eta espazioan, izarrartean, molekula konplexuak aztertzeko ikerkuntza baten zuzendaritza hartu zuen bere gain. Nobel sariaz gainera, beste sari ugari jaso ditu, hala nola NASAren Zerbitzu Publiko Gailenaren Domina (1969) eta Neils Bohr Nazioarteko Urrezko Domina (1979).
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.