Charles Ferdinand Ramuz
From Wikipedia, the free encyclopedia
Charles Ferdinand Ramuz (Cully, Vaud kantonamendua, Suitza, 1878ko irailaren 24a - Pully, Suitza, 1947ko maiatzaren 23a) frantsesko poeta, eleberrigile eta saiakera-egilea izan zen. Parisen bizi izan zen 1902-1914 urteetan, eta Suitzan hartu zuen gero bizilekua. Oso idazle oparoa izan zen, eta hainbat genero landu zituen.
Charles Ferdinand Ramuz | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Lausana, 1878ko irailaren 24a |
Herrialdea | Suitza |
Heriotza | Lausana, 1947ko maiatzaren 23a (68 urte) |
Hobiratze lekua | Pully cemetery (en) |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Cécile Cellier (en) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Lausanako Unibertsitatea |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, poeta eta libretista |
Lan nabarmenak | |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Zofingia (en) |
fondation-ramuz.ch | |
Poesia-lanen artean aipagarriak dira ondorengoak: Le petit village (1903, Herri txikia); Chansons (1914, Kantuak); Le grand printemps (1917, Udaberria); eta Salutation paysanne (1921, Laborarien agurra). Eleberrigintzari dagokionez, nabarmentzekoak dira Aimé Pache, peintre vaudois (1911, Aimé Pache, Vaud-eko pintorea); Le règne de L´Esprit malin (1917, Izpiritu gaiztoaren erresuma); Terre du ciel (1918, Zeruko lurraldea); eta La grande peur dans la montagne (1926, Mendian izandako beldur handia). Stravinskiren musika duen Histoire du soldat edo Soldaduaren historia idatzi zuen 1918. urtean. 1945ean argitaratu zen Ramuzen Egunkaria.