From Wikipedia, the free encyclopedia
Chaim Azriel Weizmann (hebreeraz: חיים עזריאל ויצמן Hayyim Azri'el Vaytsman, errusieraz: Хаим Вейцман Khaim Veytsman; Motol, Bielorrusia, 1874ko azaroaren 27a - Rehovot, Israel, 1952ko azaroaren 9a) israeldar zientzialaria eta politikaria izan zen, Israelgo lehen lehendakaria 1949-1952 urteetan.
Kimikako ikasketak egin zituen Berlinen eta Friburgon; artoa eta gaztaina fruituetan oinarrituta azetona lortzeko metodo berria aurkitu zuen, potentzia handiko leherkariak osatzeko bide ematen zuena.
1910. urtean ingeles hiritar egin zen eta ospe handia lortu zuen itsas armadako laborategietan eta Manchesterko unibertsitatean. Lehen Mundu Gerran zehar mugimendu sionistan eragin handia izan zuen eta hari esker lortu zen neurri handi batean, Balfourren aldarrikapena; horren bidez onartu zen hebrear herriarentzat Palestinan bizitzeko eskubidea.
1920. urtean Munduko Erakunde Sionistako lehendakari izendatu zuten eta 1929an Agentzia Judua sortu zuen. Politika moderatua bultzatu zuen, sionista erradikalen haserrea piztu zuena; horregatik karguak uztera behartua izan zen. 1948. urtean Israelgo estatuaren aldarrikapena gertatu zenean behin-behineko estatuko kontseiluko lehendakari izendatu zuten eta 1949. urtean nazio berriko lehenbiziko lehendakari egin zuten eta kargu haren jabe izan zen hil zen arte.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Chaim Weizmann |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.