Caroline Lucretia Herschel
astronomoa / From Wikipedia, the free encyclopedia
Caroline Lucretia Herschel (Hanover, Alemania, 1750ko martxoaren 16a – Hanover, 1848ko urtarrilaren 9a) astronomo alemaniarra izan zen, zeinen astronomiarako ekarpen garrantzitsuena hainbat kometen aurkikuntza izan zen, bere izena daraman 35P/Herschel-Rigollet kasu. Herschel, William Herschel astronomoaren arreba ere bazen, zeinekin lan egin zuen bere ibilbidean zehar.
Caroline Lucretia Herschel | |
---|---|
(1829) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Hannover, 1750eko martxoaren 16a |
Herrialdea | Hannoverko Erresuma |
Bizilekua | Ingalaterra |
Heriotza | Hannover, 1848ko urtarrilaren 9a (97 urte) |
Hobiratze lekua | Gartenfriedhof (en) |
Familia | |
Aita | Isaac Herschel |
Ama | Anna Ilse Moritzen |
Anai-arrebak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | alemana |
Jarduerak | |
Jarduerak | astronomoa, matematikaria eta abeslaria |
Enplegatzailea(k) | Erresuma Batua |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Royal Astronomical Society |
fembio.org… | |
Zientziari egindako bere ekarpenagatik ordaindu zuten lehenengo emakumea izan zen, baita Sozietate Astronomiko Errealaren (Royal Astronomical Society) Urrezko Domina irabazi 1828, eta sozietateko ohorezko kide izendatu (1835, Mary Somerville-rekin batera) zuten lehenengo emakumea ere. Horretaz gain 1838an, Irlandako Akademia Errealeko (Royal Irish Academy) ohorezko kide izendatu zuten. Frederiko Gilen IV.a Prusiakoak, Zientzien Urrezko Domina eman zion 1846.