From Wikipedia, the free encyclopedia
Camille Saint-Saëns (Paris, 1835eko urriaren 9a - Aljer, 1921eko abenduaren 16a) frantziar musikagilea eta pianista izan zen.
Camille Saint-Saëns | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Parisko 11. barrutia, 1835eko urriaren 9a |
Herrialdea | Frantzia |
Heriotza | Aljer, 1921eko abenduaren 16a (86 urte) |
Hobiratze lekua | Montparnasseko hilerria |
Heriotza modua | berezko heriotza: miokardio infartu akutua |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Marie-Laure Truffot (en) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Parisko Kontserbatorioa |
Hezkuntza-maila | Doctor of Music (en) |
Hizkuntzak | frantsesa |
Irakaslea(k) | François Benoist |
Ikaslea(k) | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | musikagilea, organista, orkestra zuzendaria, piano-jotzailea eta musika-kritikaria |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Arte Ederren Akademia (Frantzia) |
Mugimendua | musika klasikoa erromantizismoa |
Genero artistikoa | opera sinfonia musika klasikoa kontzertua |
Musika instrumentua | pianoa biolina organoa |
Zerbitzu militarra | |
Parte hartutako gatazkak | Frantzia-Prusia Gerra Lehen Mundu Gerra |
| |
Sei urte zituela eman zuen lehen piano kontzertua. Jacques-Fromental Halévy eta Charles Gounoden ikasle izan zen, eta Gabriel Fauré eta André Messagerren piano irakasle. 1871. urtean Société Nationale de Musique sortzen parte hartu zuen. Antzinako frantses musikagileen, batez ere Jean-Philippe Rameauren, aldezle sutsua izan zen. Liszten adiskide handia izan zen eta hura bezala, pianista bikaina. 1881. urtetik aurrera kontzertu-sail asko eman zituen Europan, Estatu Batuetan, Hego Amerikan, Erdialdeko eta Ekialdeko Asian.
1880. urtetik hil arte musika lan asko idatzi zituen. Saint-Saëns molde klasikoen alde agertu zen beti, eta bere garaiko musika berriaren aurka. Lan aipagarriak ditu, besteak beste, poema sinfonikoak, Onfaliaren gorua (1871), Herkulesen gaztaroa (1877), eta Hil dantza (1874); bost kontzertu pianorako; Hirugarren sinfonia (1886) famatua; Animalien inauteria (1886) suitea; Sanson eta Dalila (1877) opera-oratorio ezaguna; ganbera musika; hiru kontzertu biolinerako; 6 fuga (1920), meza bat eta requiem bat.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Camille Saint-Saëns |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.