Camelopardalis edo Jirafa[1][oh 1] —latinez:Camelopardalis— ipar hemisferioko konstelazio bat da, oso izar ahulek edo distira gutxi dutenek osatzen dute, izar hauetatik magnitude handiena duenak, β Camelopardalisek, 4, 03ko magnitudea baitu. Auriga eta bi hartzen konstelazioaren artean aurki daiteke. Camelopardalis izena ''gamelu-leopardo''tik dator, greziarrek izen hau jarri baitzieten jirafei, beraien ustetan gameluaren burua eta leopardoaren orbanak zituztelako.
IC 342. IZ: 03 h 46 m 48,5 s Dek: +8 ° 05 '46 " (2000 garaia). 7 milioi argi-urtera kokaturik dagoen galaxia bat da, ekuatore galaktikotik hurbil kokatzen denez, bertako hauts ilunak behatzeko objektu zail bilakatzen du.
NGC 1502. IZ: 04h 07m 42.0s Dek: +62°20'00" (2000 garaia). α Camelopardalis eta β Camelopardalisen artean dagoen kumulu irekia.
NGC 2523. IZ: 07h 36m 54.0s Dek: +65°36'00" (2000 garaia) 13ko magnitudea duen galaxia kiribil ahula.
Euskaltzaindiaren 173. arauak honako hau gomendatzen du: "Euskaraz, konstelazioen izenak adierazteko, komeni da nazioarteko formak —latinezko grafia— erabiltzea, hainbat komeniago testuak zenbat eta teknikoago edo jasoago izan. Nolanahi ere, latinezko izenen itzulpenak edo egokitzapenak ere —azalpen-izenak— erabil daitezke, bigarren mailan, testu didaktikoetan edo azalpen gisa".
(Ingelesez)Thompson,Robert;Thompson,Barbara. (2007).Illustrated Guide to Astronomical Wonders: From Novice to Master Observer. O'Reilly Media,108or.ISBN9780596526856..