Common Gateway Interface
From Wikipedia, the free encyclopedia
CGI interfazea (ingelesez, Common Gateway Interface), bezero bat ikusten ari den HTML orri batetik, zerbitzarian exekutatuko den aplikazio bat deitzea ahalbidetzen duen mekanismo bat da . CGI –k web bezero eta programaren artean datuak elkartrukatzeko estandar bat zehazten du.
Aplikazio hauetan, web zerbitzariak, bezeroaren eskaerak kanpo programa bati pasatzen dizkio . Kanpo programa hau, zerbitzariaren sistema eragileak onartzen duen edozein programazio lengoaiaz idatzita egon daiteke. Bezeroari programa honen irteera bidaliko zaio , betiko orrialde estatikoa bidali beharrean.