Bushranger zelakoa (ingelesez literalki Xaxtraka Ibiltariak), jatorriz Britainiar Inperioaren menpeko Australiako lurraldera ihes egindako preso ohi bidelapurra zen. Herrialde horretako The bush deritzon eremuan bizirauteko adina eskarmentu eta ezagutzak zituen. 1820ko hamarkadan jada, bushranger izendapenak sozialki bastertutako eta eskubiderik gabejo jendea deitzeko erabiltzen zen izendapena bilakatu zen, bizitzan aurrera egiteko bidelapurretan jardun eta The bush eremua bizilekutzat zuena.

Thumb
Bushrangerrak St Kilda Roaden, 1887ko William Strutt margolariaren lana.

Beren urrezko aroa 1850eko hamarkada eta 1860ko hamarkadan bizi izan zuten, Hego Gales estatuko Ben Hall, Frank Gardiner eta John Gilbert bidelapurrak nabarituz. Australiar Mutil Kolonial hauek Erresuma Batuko highwayman eta AEBetako Mendebaldeko Urruneko legeskanpokoen nolabaiteko parekideak izan ziren. Australiako beste bidelapur nabarmenak Dan Morgan eta Clarke anaiak izan ziren, dena den, denetan ospetsuena eta mundu mailan ere ezaguna bilakatu dena, irlandar jatorriko Ned Kelly australiar bidelapurra izan da.

1870eko hamarkadatik aurrera garraiobideen hedapena eta telegrafoaren ezartzeak Legeari eta australiar poliziari herrialde zabal eta handi honetan barna bidelapur hauek atzematea erraztu zioenez, bushrangerren gainbehera hasi zen. 1880ko hamarkadan Ned Kellyren urkapenak bushranger aroaren amaieraren mugarria adierazi zuen.

Halere, gaur arte australiar herri kultura bizi-bizirik mantendu izan den pertsonaia izan da.

Kanpo estekak

Wikiwand in your browser!

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.

Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.