From Wikipedia, the free encyclopedia
Britainia Handia[1] Britainiar uharteetako handiena da, Europaren ipar-mendebaldean kokatua. Erresuma Batuaren lurraldeko zati bat da.
Britainia Handia | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mendirik altuena | Ben Nevis |
Mota | uharte |
Azalera | 228.938 km² |
Eponimoa | Britannia (pertsonifikazioa) Brutus of Troy (en) Britainiar |
Geografia | |
Koordenatuak | 53°50′N 2°25′W |
UTC ordua | Greenwich Meridianoko Ordua |
Honen parte da | Britainiar uharteak |
Ur-gorputza | Ipar itsasoa Irlandako itsasoa Itsaso Zeltikoa Hebridetako itsasoa |
Leku geografikoa | Britainiar uharteak |
Uharteak 219.000 km²-ko azalera du eta Europako handiena da. Britania Handia Erresuma Batua eta Ingalaterraren baliokidetzat hartua izaten den eremu geografikoa da, hala ere hau ez da zuzena.
Erresuma Batuaren barnean Ingalaterra, Gales, Eskozia eta Ipar Irlanda daude, eta eurekin batera 100 irla txiki baino gehiago. Erresuma Batua osatzen duten irla nagusiak bi dira:
Britania Handia, beraz, uharte nagusia da, Europako uharterik handiena eta munduko 8. handiena. Izen honek, beraz ez dio eragiten Ipar Irlandari modu ofizialean. Hala ere kotxeen matrikuletako letrak Erresuma Batu osorako da GB eta talde olinpikoak ere letra hauek eramaten ditu.
Britainiar edo Britanikoak Britainia Handikoak direnak dira. Britainiar hitza askotan ingeles hitzaren baliokidetzat hartzen da, baina ez da horrela. Britainiarrak Gales, Eskozia eta Ingalaterran bizi direnak dira.
Nahiz eta Ipar Irlanda Britainia Handiaren parte ez izan (bai ordea Erresuma Batukoa) bertako unionistei ere britainiar deitu ohi zaie.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.