From Wikipedia, the free encyclopedia
Bricomanía brikolajeari eta lorezaintzari eskainitako telebista saioa izan zen. Bere aldizkariari, web orriari eta hainbat libururi ere izena ematen die.[1]
Bricomanía | |
---|---|
Jatorria | |
Jatorrizko hizkuntza | gaztelania |
Jatorrizko herrialdea | Espainia |
Atalak | 1.041 |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | disclosure television program (en) |
Aurkezlea | Kristian Pielhoff |
Emanaldia | |
Jatorrizko igorlea | La 2 Telecinco Antena 3 Nova YouTube |
Hasiera-data | 1994ko uztailaren 23a |
Amaiera-data | 2020ko abuztuaren 9a |
hogarmania.com… | |
Iñigo Urreagak sortu eta zuzendu zuen eta Kristian Pielhoffek eta María José Lavíak aurkeztu zuten. Bainet TVek ekoitzi zuen. Programa 1994an hasi zen emititzen La 2 katean, astean behin, eta 2005eko urtarrilaren 16an Telecincora joan zen.[2] Ondoren, 2010eko urriaren 2an, Antena 3en emititzen hasi zen astero larunbatetan. Antena 3en bildutako audientzia datu baxuak direla eta, 2011ko irailaren 17tik igandetan emititu zuten Novan.[3] Kanal horretan, programak bere 1000 emisioak bete zituen, 2019ko uztailaren 21ean.[4]
2020ko urrian, Atresmediak COVID-19 pandemiaren eta haren ondorio ekonomikoen ondorioz saioa bertan behera geratuko zela iragarri zuen.[5]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.