From Wikipedia, the free encyclopedia
Braindead, AEBetan Dead Alive (euskaraz Burmuin Heriotza edota Hila Bizirik) 1992ko Peter Jackson zeelandaberriar zinema zuzendariak zuzendutako beldurrezko film bat da. Timothy Balme, Diana Peñalver, Elizabeth Moody eta Ian Watkin aktoreek antzeztu zuten.
Braindead (filma) | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1992 |
Izenburua | Braindead |
Jatorrizko hizkuntza | gaztelania ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Zeelanda Berria |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | zombie comedy (en) eta splatter film (en) |
Iraupena | 104 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Grabazio lekua(k) | Zeelanda Berria |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Peter Jackson |
Gidoigilea(k) | Stephen Sinclair Fran Walsh Peter Jackson |
Antzezlea(k) | |
Tim Balme Elizabeth Moody Jed Brophy Harry Sinclair Peter Jackson Ian Watkin Forrest J Ackerman Fran Walsh Jamie Selkirk | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Jim Booth (en) |
Konpainia ekoizlea | WingNut Films (en) |
Ekoizle eragilea | Jamie Selkirk |
Edizioa | Jamie Selkirk |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Peter Dasent |
Jantzi-diseinatzailea | Chris Elliott |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Indonesia |
Odol eta heste ugari birri-barra agertzen dituen umore beltz sakoneko gore film bat da.
1957, Stewart McAlden (Bill Ralston) esploratzaileak Skull uhartean tximino ale arraro bat topatu berri du, baina uharteko biztanleen kondairen arabera tximino mota hauek berekin batera madarikazio bat omen daramate. Tximinoa Zeelanda Berrira eraman eta bertako Zoo batean bere ikerketarako gordeko dute.
1990eko hamarkadan, Zeelanda Berrian, Lionel (Timothy Balme) gaztea bere ama Vera (Elizabeth Moody) jasangaitzarekin batera bizi da, azken honek semea dendariaren alaba den Paquita (Diana Peñalver) neskalagunarekin ateratzen hastea ez du inolaz ere onartuko. Bi maiteminduek zoologikora egun pasa doazenean, amak zelatan izango ditu, baina ustekabean bertako iraganean uhartean topatutako tximinoak koska egingo dio. Piskanaka-piskanaka, Lionelen ama zonbi bat bilakatzen hasiko da, giza haragia jateko gosez, eta berak erasotuko eta hozkatzen duen oro bere antzera zonbi bilakatzeko prest.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.