Borlänge
From Wikipedia, the free encyclopedia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Borlänge, Suediako hiria da, Dalarnako konderriko hiri handiena da, ez ordea hiriburua. 2010eko erroldaren arabera hiriak 41.734 biztanle ditu. Ipar-ekialdean dagoen Falun hiriburuarekin batera ia 100.000 biztanleko metropoli eremua osatzen du. Dalälven ibaiak lotzen ditu hiri biak.
Borlänge | ||
---|---|---|
urban area in Sweden (en) | ||
Administrazioa | ||
Herrialdea | Suedia | |
Probintzia | Dalarna | |
Dalarnako konderria | Konderria | |
Izen ofiziala | Borlänge | |
Geografia | ||
Koordenatuak | 60°29′18″N 15°25′38″E | |
Azalera | 34,36 km² | |
Altuera | 151 m | |
Demografia | ||
Biztanleria | 44.898 (2020ko abenduaren 31) 1.696 (2020) | |
Dentsitatea | 1,200 bizt/km² | |
Informazio gehigarria | ||
Ordu eremua | UTC+01:00 eta UTC+02:00 | |
http://www.borlange.se |
1390 urtean sortu zen Borlänge eta herri txiki bat izan zen XIX menderarte. 1875ean Falun eta Ludvikaren artean Borlänge zeharkatzen zuen trenbidea eraiki zuten. Honi esker Domnarvet herrixkan burdin meategia ireki zuten eta Borlänge asko hazi zen. 1898an Suediako gobernuak hiri estatusa eman zion. XX mendean hiri industrial garrantzitsua bihurtu zen.
IK Brage futbol taldea Suediako lehen mailan aritu da 18 urtez eta 1980an Kopako finala jokatu zuen.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.