![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/4/43/Delta_Air_Lines_B767-332_N130DL.jpg/640px-Delta_Air_Lines_B767-332_N130DL.jpg&w=640&q=50)
Boeing 767
From Wikipedia, the free encyclopedia
Boeing 767 motor biko eta fuselaje zabaleko hegazkin komertziala, Boeing enpresak egidakoa. Bidaiarien hegazkinek, modeloaren arabera, 181-375 pertsona eraman, eta 5.200-6.590 itsas milia (9.400-12.200era km) egin ditzake.
Boeing 767 | |
---|---|
hegazkin komertziala | |
![]() | |
Fabrikazioa | |
Fabrikatzailea | Boeing Commercial Airplanes (en) ![]() |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Historia | |
Lehen hegaldia | 1981eko irailaren 26a |
Kudeatzailea | Delta Air Lines, British Airways, GMG Airlines (en) ![]() |
Abiadura | 850 km/h |
Boeing 767ren zerbitzu komertziala 1982an hasi zen. 1.039 Boeing 767 eskatu dira, eta 2011ko otsailera arte 1000 entregatu dira. 2008ko kopuruen arabera, horietatik 862 martxan daude 48 aire-konpainia desberdinetan.
Boeing 767ren 300 eta 300ER hegazkin-sailak blended winglets delakoekin hornitzen ari dira, autonomia hobetzeko eta kontsumoa gutxitzeko. American Airlines aire-konpainia izan da blended winglets hauek erabiltzen lehena, N389AA matrikuladun hegazkinetan. Zama-garraioko airelinea batzuk ere hasi dira hegazkinak blended wingletsekin hornitzen (DHL eta LAN Cargo, adibidez).