From Wikipedia, the free encyclopedia
Boötes edo Itzaina[1][oh 1] —latinez: Boötes— gaur egungo 88 konstelazioetako bat eta Klaudios Ptolemaiosek antzinaroan zerrendatutako 48etako bat da[2]. Boötesek giza irudi handi bat dirudi, Hartz Handia konstelaziora begira dagoena.
Boötes | |
---|---|
Datuak | |
Laburdura | Boo |
Genitiboa | Bootis |
Sinbologia | Idizaina |
Eremua | 906,8 gradu karratu (13. maila) |
Izar kantitatea (magnitudea < 3) | 144 |
Izarrik distiratsuena | Arturo (itxurazko magnitudea ) |
Meteoro euria | Ekaineko bootidak Kuadrantidak Lambda bootidak Nu bootidak |
Konstelazio mugakideak | Draco (konstelazioa), Hartz Handia, Canes Venatici, Coma Berenices, Virgo, Serpens (konstelazioa), Corona Borealis eta Hercules |
Behaketa | |
Igoera zuzena | 13,35 eta 15,49 artean h |
Deklinazioa | +7,36 eta 55,04 artean° |
Ikuspen onena 21:00etan (9 PM): Ekaina | |
+90° eta −-35° latitude bitartean ikusgai. |
Arcturus (α Boötis) konstelazio honetako izarrik dizdiratsuena eta gaueko zeruko hirugarren izarrik dizdiratsuena da. Erraldoi laranja bat da, gure eguzki-sistematik gertuen dauden izar erraldoien artean bigarrena, Poluxen ondoren (β Geminorum) Izar (ε Boötis) zeruko izar bitarrik ederrenetako bat, Pulcherrima (ederrena) deitu zuen Friedrich Georg Wilhelm von Struvek izar bitar hau osatzen duten bi osagaien arteko kontraste ederra ikustean. λ Boötis, hau ere konstelazio honetan, izar kimikoki berezi bat da, honen ez ohiko konposaketarentzat gaur egun oraindik azalpen argirik ez dagoelarik.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.