From Wikipedia, the free encyclopedia
Bizente Paul (Pouy, Akizetik gertu, Gaskoinia, 1581eko apirilaren 24a - Paris, 1660ko irailaren 27a) frantziar apaiz katolikoa izan zen. Umezurtz, preso eta eri zeudenei laguntzen eman zuen bizitza. Bi erakunde katoliko sortu zituen: Misioaren Kongregazioa eta Karitatearen Alabak. 1737an, Klemente XII.ak santu izendatu zuen. Jaieguna irailaren 27an ospatzen da.
Bizente Paul | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Saint-Vincent-de-Paul, 1581eko apirilaren 24a | ||
Herrialdea | Frantziako Erresuma | ||
Heriotza | Paris, 1660ko irailaren 27a (79 urte) | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Tolosako Unibertsitatea | ||
Hizkuntzak | frantsesa | ||
Ikaslea(k) | ikusi
| ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | apaiz katolikoa eta apaiza | ||
Mugimendua | Kontrarreforma | ||
Santutegia | |||
Irailaren 27 | |||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | katolizismoa | ||
Erlijio-ordena | Misioaren Kongregazioa San Bizente Paulen Karitateko Alabak | ||
1600. urtean apaiz egin zen. 1605ean, itsas bidaia batean berberiarrek preso hartu eta Tunisian saldu zuten esklabo; halaxe egon zen bi urtez. Frantziara itzulita, Misioaren Kongregazioa sortu zuen 1625ean, eta Karitatearen Alabak 1633an. XVII. mendeko errenazimentu katolikoaren ordezkari ospetsuenetakoa da. Haren sorterriak egun Saint-Vincent-de-Paul izena du.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.