Bitcoin
From Wikipedia, the free encyclopedia
Bitcoin (zeinua: ; laburdura: BTC, XBT) kriptomoneta, ordainketa sistema eta salgai bat da. Izendapena bera sustengatzen duen protokoloa eta P2P sareari ere deritzo, orokorrean moneta digital bezala erabiltzen da.
Artikulu honek erreferentziak behar ditu. Hemen erreferentzia egiaztagarriak gehituz lagun dezakezu. |
2009an Satoshi Nakamoto ezizenpean norbaitek sortu zuten.Satoshik, erreferentziazko aplikazioaren iturburu kodean lan egin zuen beste garatzaile boluntario batzuekin batera 2010eko abendura arte, une horretan, bere jarduera publikoa amaitzea erabaki zuelarik. Bere ohiko kontu unitatea bitcoin deitzen da (pluralean bitcoinak) eta txanpon digital bezala sailkatzen da. Balioa kontabilizatzeko eta transferitzeko balio du, eta bitcoin bakoitza 100 milioi satoshiz osatuta dago, hau da, gutxieneko kontu-unitatea. Lan-probako sistema bat erabiltzen du gastu bikoitza eta faltsutzea eragozteko (bitcoin bera hainbat aldiz ez gastatzeko edo modu arbitrarioan egiteko), eta sarea osatzen duten nodoen arteko adostasuna lortzeko, informazioa trukatuz eta egiaztatuz.
Bi erabiltzaile mota nagusi daude: prezioan espekulatzen dutenak eta holders deiturikoak, Bitcoinek urrea bere propietate digitalen, aldaezintasunaren eta urritasunaren arabera balio erreserba bezala ordezkatuko duela uste dutenak. Ekonomialari batzuen ustez benetako balioa zero da eta burbuila bat besterik ez da.