![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/9/92/Various_scalpels.png/640px-Various_scalpels.png&w=640&q=50)
Bisturi
From Wikipedia, the free encyclopedia
Bisturia medikuek ebakuntzak egiteko darabilten labana zorrotz txikia da; tresna honi esker iristen da medikua eritasuna duen organora. Altzairu nikelatuzkoak izaten dira eta, infekziorik sor ez dezaten, esterilizatu egiten dira erabili aurretik. Kirten eta aho batez osatuta daude, eta sakonera desberdinetako ebakidurak egiteko erabili ohi dira. Hainbat bisturi-mota daude: neurri desberdinekoak (txiki-zorrotzak, begiko edo kirurgia ebakuntzetarako); itxura desberdinekoak (zorrotza edo kamutsa, lantza-itxurako ahoa duena, etab.); elektrikoak, etab. Ebakuntza txikietan eta txertoak jartzeko, kirtena eta kirtenari jartzen zaion ahoak osatutako bisturia erabiltzen da, lantzeta izena duena.
![Thumb image](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/9/92/Various_scalpels.png/640px-Various_scalpels.png)