From Wikipedia, the free encyclopedia
Binioù bretainieraz gaita ezan nahi du, hots, Bretainiako gaita edo xirolarru nazionala da. Bi Binioù mota daude: binioù kozh (kozh bretoieraz "zahar" esan nahi du) eta binioù bras (bras bretoieraz "handi" esan nahi du), azken hau batzuetan pib-veur ere deitua da.
Binioù bras delakoak Eskoziako xirolarruaren antza handia du; tresnaren joko edo multzoak Bretainiako musika tresnagintzako etxeek egin edota Eskozia nahiz beste herrialdeetatik ekarri ohi dira.
Binioù kozh xirolarruak zortziren baten doinua du eta soinuz bizia da; bere notarik biziena eskoziar gaitaren nota bizienaren berdina da. Bordoi bakar bat du, tonikatik bi zortziren baxuagoa dena. Usadioz beste musika tresna batek lagundurik bikoteka jo ohi da: bigarren musika tresna hau bonbarda izan ohi da, binioù gaitaren zortziren bat azpiko doinua du, hau bretoi dantzak dantzatzeko aproposa delarik. Binioù bras xirolarrua bagad baten osagarri izan ohi da.
Bretoien artean ohikoa da binioù xirolarruak jatorria KernVeur (bretoieraz Kornualles) herrialdean duela aipatzea. Baina herrialde horretako hainbat ohitura eta kornubiera bera ere jadanik hilka daudenez, herrialde hartan binioù xirolarrua ere desagertua dagoela dirudi.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.