Bidezko merkataritza
From Wikipedia, the free encyclopedia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Bidezko merkataritza garapen bidean dauden herriek merkataritza egitura nagusian pairatzen duten esplotazio-egoerari aurre egiten dion gizarte mugimendu eta ekimen ekonomikoa da. Bidezko merkataritzan trukatzen diren ondasunetan ekoizpena eta merkataritza haurren esplotazioa baztertuz eta beste giza taldeen eskubideak errespetatuz, sexuen arteko berdintasuna sustatuz, ingurumena zainduz, bitartekariak ahalik eta gehien saihestuz eta ekoizleei prezio duin bat ordainduz burutu direla ziurtatzen da. Aldi berean, garapen bidean dauden herriei garapen autonomorako bidea zabaltzeko aukera gisa hartzen da, zuzeneko laguntzak baztertu egiten baititu.
Anitz dira bidezko merkataritza sustazen duten gobernuz kanpoko erakundeak, bidezko merkataritza ziurtatzen duten label edo ziurtapenak bultzatuz eta produktuak saltzeko dendak eta bestelako bitartekoak eratuz. Elikadura produktuak eta artisautzako produktuak izaten dira bidezko merkataritzan orain arte proposatu direnak, hala nola txokolatea eta kafea, horiexek izaten baitira, produktu horien merkataritza kontrolatzen duten multinazionalen bitartez herri askotako nekazari eta ekoizle txikiei baldintza gogorrenak inposatzen zaizkien produktu-merkatuak.
Bidezko Merkataritzaren Mundu Erakundeak 10 irizpide ezartzen ditu, bidezko merkataritzaren arloan lan egiten duten erakundeek bete behar dituztenak:
Erakundearen funtsezko helburuetako bat merkataritzaren bidez pobrezia murriztea da. Baztertuta dauden ekoizle txikiei laguntzen die, bai familia-enpresa independenteei bai erakunde edo kooperatibetan bildutakoei. Bere helburua da pobreziako eta diru-sarreren ezegonkortasuneko egoeratik, laguntza ekonomikorik eta propiorik behar ez duen egoerara igarotzea. Erakundea ekintza-plan bat du hori gauzatzeko.
Erakundea gardena da kudeaketan eta merkataritza-harremanetan. Erantzukizuna du interes-talde guztien aurrean eta ematen dioten informazio komertzialaren sentsibilitatea eta konfidentzialtasuna errespetatzen ditu. Erakundeak baliabide egokiak eta parte-hartzaileak aurkitzen ditu langileek, kideek eta ekoizleek erabakiak hartzeko prozesuetan ere parte har dezaten. Merkataritza-kide guztiei informazio egokia emateaz arduratzen da. Komunikatzeko erabiltzen dituen baliabide guztiak onak dira, eta hornidura-katearen maila guztietarako baliagarriak dira.
Erakundeak baztertuta dauden ekoizle txikien gizarte-, ekonomia- eta ingurumen-ongizatearen onerako komertzializatzen du, kezkatuta, eta ez ditu irabaziak handitzen haietaz baliatuz. Arduratsua eta profesionala da konpromisoak garaiz betetzen. Hornitzaileek kontratuak errespetatu eta produktuak garaiz eta kalitate eta zehazpen egokiekin entregatzen dituzte.
Bidezko merkataritzako erosleek ezagutzen dituzte erosle eta hornitzaileek aurre egin behar dieten finantza-desabantailei, eta eskaerak dokumentuak jasotzen direnean eta atxikitako jarraibideen arabera ordaintzea bermatzen dute. Eskatzen badute, % 50 gutxienez aldez aurretik ordaintzen dute. Hegoaldeko bidezko merkataritzaren hornitzaileek erosleen aldez aurretiko ordainketa bat jasotzen dutenean, ordainketa hori, bidezko merkataritzako produktuak egin edo garatzen dituzten ekoizle edo nekazariei emango diotela ziurtatzen dute.
Erosleek, eskaerak atzera bota edo baztertu aurretik hornitzaileekin kontsultatzen dute.
Eskaerak, ekoizle edo hornitzaileenak ez diren arrazoiengatik deuseztatzen badira, konpentsazio egokia bermatzen dute egindako lanarengatik. Hornitzaileek eta ekoizleek erosleekin kontsultatzen dute arazoren bat baldin badago entregarekin, eta entregatutako kalitate eta kopuruak fakturatukoarekin bat etortzen ez badira, konpentsazio bat bermatzen dute.
Erakundeak, solidaritatean, konfiantzan eta elkarrekiko errespetuan oinarritutako epe luzerako harremanak ditu, eta horiei esker, bidezko merkataritza sustatu eta hazi egiten da. Komunikazio eraginkorra du merkataritza-bazkideekin. Merkataritza-harremanean parte hartzen duten alderdiek merkataritza-bolumena handitu nahi dute, baita eta produktuen eskaintzaren balioa eta aniztasuna, ekoizleen bidezko merkataritza hazteko, diru-sarrerak handitzeko. Erakundea bidezko merkataritzako beste erakunde batzuekin lankidetzan aritzen da herrialdean, eta bidegabeko lehia saihesten du. Beste erakunde batzuen ereduen diseinua baimenik gabe bikoiztea saihesten du.
Bidezko merkataritzak, ekoizle txikien kultura-nortasuna eta gaitasun tradizionalak aintzat hartu, sustatu eta babesten ditu, artisau-diseinuetan, janari-produktuetan eta zerikusia duten bestelako zerbitzuetan islatzen duten moduan.
Bidezko prezioa da, guztiek, elkarrizketaren bidez eta parte hartuz, adostu dutena. Horrela, bidezko ordainketa bermatzen zaie ekoizleei. Bestalde, merkatuak, eutsi ere egin ahal dio. Bidezko merkataritzako prezio-egiturak daudenean, minimo gisa erabiltzen dira. Bidezko ordainketa da sozialki onargarria den ordainketa egitea (tokiko testuinguruan). Ekoizleek berek bidezkotzat jotzen dute, eta gizonen eta emakumeen arteko berdintasun-printzipioari jarraitzen dio, hau da, lan berak ordainketa bera izango du. Bidezko Merkataritzako Merkataritza eta Inportazio erakundeek, gaitasunak garatzen laguntzen dute, ekoizleen arabera, bidezko prezioa ezartzeko aukera izan dezaten.
Erakundea Haurren Eskubideei buruzko Nazio Batuen Konbentzioari eta haurren enpleguari buruzko lege nazional nahiz tokiko legeari atxikitzen zaie.egeari atxikitzen zaie. Erakundeak ziurtatzen du ez dagoela beharrezko lanik eskulanean edota etxeko kide edo langileen artean.
Zuzenean edo bitartekarien bidez ekoizle-taldeen bidez merkataritzako produktuak erosten dituzten erakundeek, ekoizpenean behartutako lanik ez dela erabiltzen ziurtatzen dute, eta ekoizleek Haurren Eskubideei buruzko Nazio Batuen Konbentzioa eta haurren enpleguari buruzko lege nazional nahiz tokiko legea betetzen dituzte. Bidezko merkataritzako gaiak ekoiztean haurren batek parte hartzen badu (arte tradizional edo artisau-arte baten ikasketa barne hartuz), beti jakinarazten du, eta ez du eragin negatiborik haurren ongizatean, segurtasunean, heziketa-baldintzetan edo haurren jolasteko beharrean.
Erakundeak ez du bazterketarik egiten kontratazioan, ordainsarian, trebakuntzarako sarbidean, sustapenean, bukatzean edo erretiroan, arraza, leinu, jatorri nazional, erlijio, ezgaitasun, genero, sexu-orientazio, kidetza-batasun (afiliazio sindikala) edo afiliazio politiko, GIB/HIES, estatus edo adin arrazoiengatik. Erakundeak aukera ematen die emakume nahiz gizonei beren gaitasunak garatzen, eta aktiboki sustatzen ditu emakumeen eskaerak lanpostuak lortzeko, eta erakundean lidergo karguak izateko. Erakundeak haurdun dauden emakumeen eta edoskitzaroan dauden amen osasun- eta segurtasun-behar bereziak. Emakumeek erabat parte hartzen dute ekoizpen-prozesuan lortzen diren irabazien erabilerari buruzko erabakietan.
Erakundeak langileek elkarteak sortzeko eta nahi duten sindikatuetara afiliatzeko eta kolektiboki negoziatzeko duten eskubidea errespetatzen du. Sindikatuetara afiliatzeko eta negoziazio kolektiboa egiteko eskubidea legeak edota ingurumen politikoak murrizten dutenean, erakundeak libreki elkartzeko eta negoziatzeko aukera emango die langileei. Erakundeak bermatzen du langileen ordezkariak ez dituztela baztertzen lantokian. Ekoizleekin zuzenean lan egiten duten erakundeek bermatzen dute ekoizpen-prozesura egindako ekarpenaren arabera ordaintzen dietela emakumeei, eta gizonek egindako lan bera egiten dutenean, gizonen tarifa berarekin ordaintzen dietela. Erakundeen xedea da, emakumeen lana gizonena baino gutxiago baloratzen den ekoizpen-egoeretan, emakumeen lanaren balioa handitzea, ordainsarien tarifak berdintzeko eta emakumeek beren gaitasunen araberako lanak egin ditzaten.
Erakundeak lan-inguru ziurra eta osasungarria eskaintzen die langile edota kideei. Erakundeak, gutxienez, lege nazionalak eta tokikoak bermatzen ditu; baita osasunari eta segurtasunari buruzko OITren hitzarmenak ere.
Langileentzako edota kideentzako (eta etxez etxeko edozein langileentzako) lan-orduek eta baldintzek legedi nazionalek eta tokikoek nahiz OITren hitzarmenek ezarritako baldintzak betetzen dituzte.
Bidezko Merkataritzako erakundeek badute eurek erosten dieten ekoizle-taldeen osasun- eta segurtasun-egoeren berri. Osasunari eta segurtasunari buruzko gaien inguruan kontzientzia sortzea eta ekoizle-taldeen artean osasun- eta segurtasun-jarduerak hobetzea bilatzen dute.
Erakundearen helburua da, bidezko merkataritzaren bidez, garapen-eragin positiboak handitzea marjinatuta dauden ekoizle txikiei.
Erakundeak langile edo kideen gaitasunak garatzen ditu. Ekoizle txikiekin zuzenean lan egiten duten erakundeek berariazko jarduerak garatzen dituzte, ekoizle horiei beraien kudeatzeko gaitasunak, ekoizteko gaitasunak eta bidezko merkataritzako tokiko, eskualdeko edo nazioarteko merkatuetarako nahiz merkatu nagusietarako sarbidea hobetzen laguntzeko, modu egokian.
Hegoaldeko bidezko merkataritzako bitartekoen bidez bidezko merkataritzako produktuak erosten dituzten erakundeak, lan egiten duten ekoizle marjinatuen taldeei laguntzeko gaitasuna garatzeko jotzen duten erakunde horretara.
Erakundeak kontzientzia sortzen du bidezko merkataritzaren helburuaren, eta, bidezko merkataritzaren bidez, munduko merkataritzan justizia handiago baten beharraren gainean. Bidezko merkataritzaren helburu eta jardueren alde agertzen da, erakundearen hedadura-esparruaren arabera. Erakundeak, erakundeari berari, salerosten dituen produktuei, eta produktuak egiten edo lantzen dituzten ekoizle edo bazkideen erakundeei buruzko informazioa ematen die bezeroei. Publizitate- eta komertzializazio-teknika zuzenak erabiltzen dituzte beti.
Bidezko merkataritzako produktuak ekoizten dituzten erakundeek, beren banaketa-eremuetan modu jasangarrian kudeatutako iturrien lehengaien erabilera maximizatzen dituzte. Energiaren kontsumoa murriztea bilatzen duten ekoizpen-teknologiak erabiltzen dituzte, eta ahal duten heinean, berotegi-efektuko gasen isurpena murrizten duten energia berriztagarriko teknologiak. Hondakinek ingurumenean duten eragina txikiagotzen saiatzen dira.
Bidezko merkataritzako nekazaritza-produktuen ekoizleek ingurumen-eraginak txikiagotzen dituzte, plagizida organikoak erabiliz. Horrela, ekoizteko metodoetan, pestizidak ahalik eta gutxien erabiltzen dituzte.
Bidezko merkataritzako produktuen erosle eta inportatzaileek lehentasuna ematen diote modu jasangarrian kudeatzen dituzten iturrien bidez sortzen diren lehengaiekin egindako produktuak erosteari, ingurumenean eragin orokor txikiagoa dutelako.
Erakunde guztiek material birziklatuak edo erraz biodegrada daitezkeen materialak erabiltzen dituzte bilgarrirako, eta produktuak itsasoz bidaltzen dira, ahal den guztietan.
2011 urtean Emaús Gizarte Fundazioa hasi zen Bidezko Merkataritzaren aldeko hirien programa lantzen. Programa honen ondorioz, orain arte 3 hiriak lortu dute status hau (Bilbao, Getxo eta Legazpi). Irizpide batzuk betetzea bilatzen du:
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.