Bi aldiko eztanda-motorra
From Wikipedia, the free encyclopedia
Bi aldiko eztanda-motorra edo eztanda-motorra barne-errekuntzako motor mota bat da. Energia mekanikoa sortzeko gai den makina da. Bi motatako barne-errekuntza motorrak aurki daitezke: bi aldiko eztanda-motorrak eta lau aldiko eztanda-motorrak. Energia mekanikoa lortzeko, erregaia airearekin nahasten dute. Ondoren, bujia baten bidez txinparta sortzen da, nahastearen errekuntza eragiteko, eta honela energia mekanikoa lortu ahal izateko.
Lau aldiko motorraren funtzionamenduaren ziklo bat, lau prozesutan desberdintzen da: nahasketaren sarrera, nahastearen konpresioa, nahastearen errekuntza eta errekuntzako gasen irteera, pistoiaren bi joan-etorritan egiten ditu.
Bi aldiko eztanda-motorra, aldiz, lau aldiko motorretik desberdintzen da, lau prozesu hauek bi alditan egiten dituelako, hau da, pistoiaren joan-etorri bakarrean. Lau prozesuak bi alditan emateko, bi aldiko eztanda-motor batean nahastearen sarrera eta errekuntza-gasen irteera batera ematen da. Hau lortzeko, pistoia beherako puntura heltzen denean, errekuntza-prozesuaren amaiera eta konpresio-prozesuaren hasiera ematen da. Horrek potentzia zikloa bi kolpetan betetzea ahalbideratzen du, hau da, pistoiaren gora eta beherako mugimendu batean, eta birabarkiaren bira batean. Lau aldiko motorrak, aldiz, lau pistoi-kolpe behar ditu ziklo bat osatzeko. Bi aldiko motorrek lau aldikoak baino potentzia altuagoa dute. Lau aldiko motorrekin alderatuta, bi aldiko motorrek pieza mugikor gutxiago dituzte, eta beraz, nabarmenki trinkoagoak eta arinagoak izaten dira. Bi aldiko motor askotan pisu-potentzia erlazioa altua izaten da.