Bhopal
From Wikipedia, the free encyclopedia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Bhopal (Hindi: भोपाल, bʱoːpaːl ahoskatua) Indiako Madhya Pradesh estatuko hiriburua da. Aintziretako hiria bezala ezagutzen da, aintzira natural eta artifizial ugari baititu.
Bhopal | |
---|---|
hiri handia | |
Administrazioa | |
Herrialdea | India |
Estatua | Madhya Pradesh |
Alkatea | Krishna Gaur |
Izen ofiziala | Bhopal - भोपाल |
Posta kodea | 462001 |
Geografia | |
Koordenatuak | 23°15′N 77°25′E |
Azalera | 897,24 km² |
Altuera | 427 |
Mugakideak | Achalpur (en) |
Demografia | |
Biztanleria | 1.798.218 (2011) −85.163 (2011) |
Dentsitatea | 2.774 bizt/km² |
Informazio gehigarria | |
Telefono aurrizkia | 91-755 |
Ordu eremua | UTC+05:30 |
Hizkuntza ofiziala | hindi |
http://www.bhopalmunicipal.com |
1984ko abenduaren 2-3ko gauean gertatutako ezbeharrarekin eman zen ezagutzera hiria mundu osoan. Izan ere, gas hilkorren nahasketa bat isuri baitzen pestizidak ekoizten zituen lantegi batetik, milaka hildako eraginez. Are lagun gehiago gaixotu dira horregatik hurrengo urteetan, eta ohikoak dira ezgaitasun psikologikoak eta neurologikoak, itsutasuna edota larru-, ikusmen- eta arnas arazoak izatea. Umeak jaiotze-akatsekin sortzen dira, gurasoek edo aiton-amonek ere pairatu bazituzten gasak. Handik oraindik ere isurtzen diren produktu kimikoek kutsaturik daude lantegi ondoko lurrak eta urak.
Indiako gobernuak, ordea, ukatzen du horrelako kutsaketarik gertatu denik edo egun bertan toxinarik dagoenik. Harrezkero, Bhopalen protesta eta kanpaina ugari egin dira ezbeharra salatzeko, mundu osoko milioika lagunek babestuak.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.