Beta Ursae Minoris
From Wikipedia, the free encyclopedia
Beta Ursae Minoris (β UMi edo Kochab) Ursa Minor konstelazioko bigarren izarrik distiratsuena da eta "orga"ko distiratsuena. Izarrik distiratsuena Iparrizarra da konstelazio horretan. Bere izen tradizionala Kochab da. Iparrizarratik 16ºra dago eta bere itxurazko magnitudea 2,08 da. Hipparcosek egindako paralajeari esker bere distantzia ezagutu ahal dugu, 130,9 argi-urte (40,1 parsec).
Behaketa data Garaia J2000 Ekinokzioa J2000 | |
---|---|
Konstelazioa | Ursa Minor |
Igoera zuzena | 14h 50m 42.32580s |
Deklinazioa | +74° 09′ 19.8142″ |
Itxurazko magnitudea (V) | 2.08 |
Ezaugarriak | |
Mota espektrala | K4 III |
U−B kolore indizea | +1.78 |
B−V kolore indizea | +1.47 |
Astrometria | |
Abiadura erradiala (Rv) | +16.96 km/s |
Berezko mugimendua (μ) | IZ: -32.61 mas/u Dec.: +11.42 mas/u |
Paralajea (π) | 24.91 ± 0.12 mas |
Distantzia | 130,9 ± 0,6 au (40,1 ± 0,2 pc) |
Zehaztasunak | |
Masa | 2.2 ± 0.3 M☉ |
Erradioa | 42.06 ± 0.91 R☉ |
Argitasuna | 390 ± 25 L☉ |
Gainazaleko grabitatea (log g) | 1.83 |
Tenperatura | 4,030 K |
Metaltasuna [Fe/H] | –0.29 dex |
Biratze abiadura (v sin i) | 8 km/s |
Beste izendapenak | |
Kochab, Kocab, Kochah, 7 Ursae Minoris, Al Kaukab al Shamaliyy, BD +74 595, FK5 550, GCTP 3373.00, HD 131873, HIP 72607, HR 5563, SAO 8102. |
Kochab eta bere ondoan dagoen Pherkad erraz ikus daitezke begiekin eta batzuetan "Poloaren zaindari" izena eman izan zaie. K. a. XV. mendetik 500era arte bi izar horiek ziren iparraldea markatzen zutenak, biak baitzeuden distantzia antzekora. Horren ostean Thuban izarra izan zen iparraldeen zegoena eta orain Iparrizarra da. Mugimendu hau prezesioari esker gertatzen da.