From Wikipedia, the free encyclopedia
Bertan Zoro Euskal Telebista eta Wilfer Produccionesek sortutako umorezko telesail mutua da. 1991 eta 1992 artean eta bi denboralditan,[1] bere 30 minutuko 13 kapituluak eman zituzten ETB 1ean.[2]
Bertan Zoro | |
---|---|
Jatorria | |
Sortzailea(k) | Patxi Barko |
Izenburua | Bertan Zoro |
Jatorrizko hizkuntza | baliorik ez |
Sasoi kopurua | 2 |
Atalak | 13 |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | Sitcoma |
Iraupena | 30 minutu |
Grabazio lekua(k) | Satrustegi Dorrea |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Patxi Barko |
Gidoigilea(k) | Patxi Barko |
Antzezlea(k) | |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Iñaki Salvador |
Emanaldia | |
Jatorrizko igorlea | ETB 1 |
Hasiera-data | 1991ko azaroaren 15a |
Amaiera-data | 1992 |
Donostian eta inguruan grabatu zituzten kanpoaldeak eta barnealde naturalak, batez ere Igeldo mendiaren magalean kokatzen den Satrustegi Dorrean, eritegiaren egoitza dena.
Telesaileko gag elkarrizketarik gabekoak dira. Mutua, aktoreek "guturaltzen" dute hitzak, hala ere, baditu soinua, efektu bereziak, musika originala eta irriak. Antzinako Keystone eta zinema mutuaren moduan, irudia arinagotzen da baina kolore eta gaur egungo teknikak ere erabiltzen dituzte.
Osakidetzatik kanporatutako sendagileak gaixo mentalentzako eritegi bat irekitzea erabaki du. Horretarako zenbait erizain zitalak eta bere lanbidez ezer ez dakien erizain liraina kontratatu ditu. Bere eritegia mota guztietako pertsonaiek bisitatu dute: babes bila dabilen gangsterrak, basapizti gabeko pizti-hezleak, apaiz irudikorrak, piromano tutudunak, ezkonberriak, gerra bila dabilen militarrak, espekulatzaileak, eta abar.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.