B1 bitaminaren gabeziak sortutako gaixotasunari; haren ezaugarriak edemak eta arazo kardiakoak eta nerbio-sistemakoak dira From Wikipedia, the free encyclopedia
Beriberi deritzo B1 bitaminaren gabeziak sortutako gaixotasunari; haren ezaugarriak edemak eta arazo kardiakoak eta nerbio-sistemakoak dira.
Beriberi | |
---|---|
Deskribapena | |
Mota | nutritional deficiency disease (en) , thiamine deficiency (en) eritasuna |
Espezialitatea | endokrinologia |
Tratamendua | |
Erabil daitezkeen botikak | Tiamina |
Identifikatzaileak | |
GNS-10-MK | E51.1 eta E51.11 |
GNS-9-MK | 265.0 |
GNS-10 | E51.1 |
GNS-9 | 265.0 |
DiseasesDB | 14107 |
MedlinePlus | 000339 |
eMedicine | 000339 |
MeSH | D001602 |
Disease Ontology ID | DOID:13725 |
Gaitza Takaki sendagile japoniarrak deskribatu zuen estreinakoz XIX. mendearen bukaeran. Hala ere, B1 bitamina ez zen 1926. urtera arte bakartu.
XIX. mendean eta XX. mendearen hasieran gaitza Ekialde Urruneko herrialdeetan oso ohikoa zen. Arrazoia herrialde horietako dietan zegoen, batez ere arrozean oinarrituta.
Koadro kliniko bi ditu, bereziki: amak B1 bitamina-gabezia duen ume jaioberriarena, eta helduena.
Hiru eratara aurkezten da, nagusiki:
Gaitzak nerbio-sistema kaltetzen du gehienbat, polineuritis sortuz. Baita atrofia muskularra eta paralisia ere. Gutxiegitasun kardiakoa eta edemak eritasunaren beste ondorio kaltegarriak dira.
Tiamina edo B1 bitaminak pirubato deshidrogenasaren koentzima da. Entzima horrek azido pirubikoaren katabolismoan parte hartzen du. B1 bitaminaren ezak azido pirubikoaren pilaketa eragiten du, eta pilaketa hori nerbio-sistemaren kalteen erruduna dela uste da.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.