From Wikipedia, the free encyclopedia
Bergiumeko gudua k.a 197an izandako gudu bat izan zen, gaur egungo Berga hirian, erromatarrek alde batetik eta bergistaniarrek eta lazetaniarrek bestetik hartu zuten parte. Iberiar herriek erromatarren menpetik askatzearren egindako matxinadan gertatu zen.
Bergiumko guda | |||
---|---|---|---|
Iberiako erreboltak (197-195 K.a | |||
Hispania 1a division provincial.svg Hispania K.a 197an | |||
Data | K.a 195 | ||
Lekua | Bergium, Hispania Ziterior | ||
Koordenatuak | 42°06′00″N 1°50′44″E | ||
Emaitza | Erromatar garaipena | ||
Gudulariak | |||
| |||
Buruzagiak | |||
Indarra | |||
| |||
Kartago garaitzean Erroma iberiar penintsulako indar nagusi bihurtu zen. Berehala ezarri zituen aldaketa administratiboak, eta batez ere, aldaketa fiskalak. Iberiar tribuek ez zuten stipendium zeritzon zerga ongi hartu eta matxinatu egin ziren.
Matxinada K.a 197an hasi zen. Istiluak geldiarazteko asmoz, Erromatar errepublikak Cayo Sempronio Tuditano bidali zuen Hispania Ziteriorrera eta Marko Helvio Blasion Hispania Ulteriorrera. Cayo Sempronio Tuditanio K.a 197 bukaeran hil zen gudaldi batean jasotako zauriengatik. Edonola ere, Ka. 197 eta 196 urteetan erromatarrek iberiar osteak garaitu zituzten Turdako guduan eta Iliturgiko guduan.
Matxinada ez zen oraindik zapaldua ordea, eta Marko Portzio Katon kontsula heldu arte ez zuten erromatarrek kostaldearen kontrola atxiki. Katonek Rhoden eta Emporion garaitu zituen matxinoak.
K.a. 195ean, Katonek egun gutxitan lazetaniarrak, suesetaniarrak eta ausetaniarrak menperatu zituen eta azken erresistentzia ere zapaldu zuen, lazetaniarrak eta bergistaniarrak garaitu baitzituen Castrum Bergiumen.
Erromatarrek iberiarrei harresiak eraisteko agindu zieten eta horregatik egungo Katalunian zeuden herrixkak desagertu ziren.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.