Bergistanoak
From Wikipedia, the free encyclopedia
Bergistanoak (latinez: bargusii) iberiar herri bat izan ziren, ilergeteekin lotuta. Saiarra ibaiaren ibarrean bizi izan ziren. Haien kopurua oso txikia zen.
Datu azkarrak Mota, Honen parte ...
Mota | talde etniko historiko |
---|---|
Honen parte | Iberiarrak |
Geografia | |
Jatorria | Catalunya Central (en) ![]() |
Itxi
Bergistanoek Llobregat Garaiko eskualdea hartu zuten bizileku. Hanibalek gainditu zituen Italiarako bidean. Ezagunak dira erromatarren kontra altxatu zirelako, baina Katon Zaharrak garaitu zituen. Haien gaztelu garrantzitsuena, Castrum Bergium, egungo Berga dela esaten da, baina Aragoin dagoen Berge herria ere izan daiteke.