Belatxiki
From Wikipedia, the free encyclopedia
Belatxikia (Coloeus monedula edo Corvus monedula) corvidae familiako eta passeriformes ordenako hegaztia da. Corvus generoko espezierik txikiena da (34-39 cm luze). Lumadi beltz edo gris iluna. Garondo, lepo eta masailak gris argiak. Helduek iris txuria dute. Hots ohikoena chyak-chyak edo kak-kak metaliko eta karrankarria da[2].
Belatxiki | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Klasea | Aves |
Ordena | Eupasseres (en) |
Familia | Corvidae |
Generoa | Coloeus |
Espeziea | Coloeus monedula (Linnaeus, 1758)[1]
|
Banaketa mapa | |
Datu orokorrak | |
Zabalera | 0,65 m |
Kumaldiaren tamaina | 4 |
Errute denbora | 20 egun |
- Artikulu hau hegaztiari buruzkoa da; amerindiar buruzagia gaitzat duena beste hau da: «Bele Txiki»
Belatxikiak oso banaketa zabala du: Afrikako ipar-mendebaldea, ia Europa osoa, Iran, Indiako ipar-mendebaldea eta Siberia. Populazio gehienak sedentarioak badira ere, ipar eta ekialdekoak migratzaileagoak dira. Oso bizileku desberdinetan ikus daiteke: zuhaiztun estepa, nekazal eremu, larre, itsaslabar eta herrietan. Euskal Herrian isurialde mediterraneoan bizi da.
Elikadura: ornogabeak (intsektu heldu eta larbak, barraskiloak, armiarmak), karraskari txikiak, arrautzak, txitak, haziak, zerealak, fruituak eta haratustela (errepideetan hildako animaliak batez ere)[3].