From Wikipedia, the free encyclopedia
Behin-behineko Irlandako Armada Errepublikazalea (ingelesez: Provisional Irish Republican Army; irlanderaz: Óglaigh na hÉireann) PIRA, IRA eta Provos izenez sinplifikatua, Irlandako talde paramilitar errepublikazalea da.
Behin-behineko Irlandako Armada Errepublikazalea | |
---|---|
Datuak | |
Mota | Paramilitarra eta erakunde politikoa |
Herrialdea | Irlandako Errepublika eta Ipar Irlanda |
Ideologia | Irlandar errepublikanismoa, left-wing nationalism (en) , Irlandako Batasuna eta Irlandar nazionalismoa |
Historia | |
Sorrera | 1969 |
1969an sortu zenean hasi eta Belfasteko Hitzarmena adostu arte, bortizkeriaren bidez Ipar Irlandak Erresuma Batuarekin duen egoera eten eta Irlanda Batua eta sozialista lortzea ziren IRAren xedeak. Legez kanpo utzita, terroristatzat jo dute Irlandako, Erresuma Batuko eta Estatu Batuetako gobernuek, besteak beste.
1996an taldeak atentatu bortitza egin zuen Manchesterren, kalte ekonomiko ugari ekarriz, hildakorik egon ez arren.
2005eko uztailaren 28an, Provisional IRAk su-etena iragarri zuen. "Bitarteko baketsuen erabilera hutsarekin" euren helburuak lortzen saiatuko zirela aldarrikatu zuten.
2008an ofizialki bere "kanpaina armatuaren bukaera" iragarri zuen.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.