liburua From Wikipedia, the free encyclopedia
Behi euskaldun baten memoriak Bernardo Atxagak idatzitako eleberri bat da, lehendabizikoz Pamiela argitaletxeak 1991n argitaratua.
Behi euskaldun baten memoriak | |
---|---|
Datuak | |
Idazlea | Bernardo Atxaga (1991) |
Argitaratze-data | 1991 |
Generoa | Eleberria |
Jatorrizko izenburua | Behi euskaldun baten memoriak |
Argitaletxea | Pamiela |
Herrialdea | Euskal Herria |
Bilduma | Tamaina Ttikia |
Orrialdeak | 180 |
ISBN | 84-7681-117-9 |
Eleberriko protagonista behi bat da, gerra bukatu eta gutxira Balantzategi baserrian jaiotakoa eta istorio osoa bere ikuspuntutik kontatzen duena. Behiak barrenetik mintzatzen zaion barruko ahots bat du (izenik ezean "setatsua" deitzen diona) eta hain zuzen ere, bere barruko ahotsak proposatu dio bere memoriak idaztea, behiaren bizitzaren azken urteetan.
Mo da behiaren izena, eta esan bezala, Balantzategi baserrian jaio da Espainiako gerra zibila amaitu eta gero. Lehen urteetan laguntzat du beste behi beltz bat, La Vache qui Rit deitzen dena. La Vache apur bat erotuta dago itxuraz, adibidez, behi bat izan ordez basurde bat izatea nahiago baitu.
Mo ez da behi makala, eta apurka-apurka konturatu da zer gertatzen ari den baserrian. Errota batetik hiru gizonek zelatatzen dute baserria ia egunero, eta La Vache qui Riten arabera hiru gizon horiek gerra irabazi zuten. Balantzategiko jendea, ordea, gerrako galtzaileak ziren.
Mo protagonistari eta La Vache qui Rit bere lagunari Balantzategiko inguruetan libre sentitzea gustatzen zaie eta jakin nahi dute ea zergatik egun batzuetan, ugazabek ukuiluan gordetzen dituzten behi beltz guztiak eta besteetan, berriz, gorriak. Jakin nahi dute ea zergatik gordetako behiei pentzu-oturuntza eskaintzen zitzaien egun horietan eta kanpoko behiei belardi goxoenetik bazkatzen uzten zaien.
Azkenean, La Vache eta Mo konturatu dira, hura komunikatzeko kode bat dela. Behi beltzak ukuiluan baldin badira ugazaben lagunak jaisten dira mendietatik janariak jasotzeko, eta gorriak badira, ordea, baserria guardia zibilez inguratuta zegoen. Zein ziren mendiko lagunak? Zergatik zebiltzan ezkutuan? Halako galderak egiten dizkiete Mo eta La Vachek beren buruei.
Egun batean, zelatariak konturatu dira nola funtzionatzen zuen komunikatzeko kodea eta ugazabak eta lagunak kartzelara bidali dituzte. Gure lagunak eta beste behia bakarrik geratu dira Balantzategi baserrian.
Balantzategiko ondasunak gerra irabazleen esku geratuko dira eta Mo protagonista eta La Vache laguna herriko mutil batzuen esku geratuko dira. Herriko festa batzuetara eramango dituzte eta eurekin jostatuko dira. Handik ihes egingo dute, mendira, eta mendian igaroko dituzte asteak eta hilabeteak. Halako batean, basurde familia bat ikusiko dute haitzulo baten barruan, eta La Vachek erabakiko du beraiekin geratzea.
Mo bakarrik iparralderantz jaitsi eta herri txiki batera iritsi da. Han Pauline Bernardette, gazte polit bat, ezagutu zuen eta berarekin joan da komentu batera, neskak moja izatea erabaki duelako. Komentuan oso pozik bizi ditu Pauline Bernardetterekin bere azken urteak.
Olaziregi, Mari Jose: Behi euskaldun baten memorien irakurketa. - Egan, 1999-1/2, 159-163
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.