From Wikipedia, the free encyclopedia
María Begoña Gómez Fernández (Bilbo, 1975) marketinlari espainiarra da, Pedro Sánchez Espainiako gobernuko presidentearen emaztea.
Begoña Gómez | |
---|---|
(2018) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | María Begoña Gómez Fernández |
Jaiotza | Bilbo, 1975eko urtarrilaren 29a (49 urte) |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Bizilekua | Moncloako jauregia |
Familia | |
Aita | Sabiniano Gómez Serrano |
Ezkontidea(k) | Pedro Sánchez Pérez-Castejón (2006 - |
Seme-alabak | |
Anai-arrebak | |
Hezkuntza | |
Hezkuntza-maila | Batxilergoa marketina Q125881203 Enpresen Zuzendaritza eta Kudeaketako Masterra |
Hizkuntzak | gaztelania ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | aholkularia eta zuzendaria |
Enplegatzailea(k) | Grupo Inmark (en) Madrilgo Complutense Unibertsitatea IE Business School (en) (2018ko abuztua - |
Begoña Gómez Bilbon jaio zen, baina haurtzaro gehiena Valderas (Leon) herrian egin zuen. “M&B Escuela Superior de Marketing y Negocios” akademian onetsi gabeko Marketineko titulua lortu zuen, eta MBA ez-ofizial bat du.[1] [2] [3]
Esternalizazio komertzialean aholkulari zuzendaria izan zen Inmark taldean, Pedro Sánchez bere senarra (2006an ezkondu ziren Madrilgo udaletxean[4]) Espainiako gobernuko presidente bihurtu zen arte 2018an. [5] 2018tik 2022ra Enpresa Institutuko (IE) Africa Centerreko zuzendari exekutiboa izan zen.[6] 2020tik, Madrilgo Unibertsitate Konplutentseko Eraldaketa Sozial Lehiakorrerako Katedra Berezia zuzentzen du.[7]
2024ko apirilaren 24an, epaile batek ikerketa bat hasi zuen Begoña Gómezen aurka, negozioetako delituengatik, Manos Limpias talde ultraeskuindarraren salaketa baten ondorioz. Salaketa funsgabea eta faltsua zela adierazi zuen Pedro Sánchezek.[8]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.