Begoñako basilika
From Wikipedia, the free encyclopedia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Begoñako basilika Bilboko izen bereko auzoan dagoen basilika da, Aspaldiko Begoñako errepublikako udaletxea eta eskolak ere muino berean egon ziren, basilikaren atzeko aldean 1964ra arte, Zumalakarregi etorbideko tunelak egiteko bota ziren orduan beste edifizio horiek.
Begoñako basilika | |
---|---|
Kostaldeko Donejakue bidea | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Bizkaia |
Herria | Begoña eta Bilbo |
Koordenatuak | 43°15′31″N 2°54′50″W |
Altitudea | 12 m, itsas mailaren gainetik |
Historia eta erabilera | |
Eraikuntza | 1511 - 1621 |
Erlijioa | katolizismoa |
Elizbarrutia | Bilboko elizbarrutia |
Arkitektura | |
Estiloa | arkitektura gotikoa |
Ondarea | |
247 | |
Webgune ofiziala | |
Bizkaiko zaindaria den Begoñako Andre Mariaren omenez egina da egungo basilika. Egungo apaiza Jesús Francisco Garitaonandia da.
Vecunia izeneko aspaldiko herrixka bat egon daiteke egungo basilikaren muinoan. Horregatik, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bilboko Elizbarrutiak Begoñako basilikan indusketak egingo dituzte 2024-2025ean, han topatuko dutelakoan.[1]
Nahiz eta lehen beste eraikinak izan, egungo basilika XVI. mendekoa da, Sancho Martínez de Aregok diseinatua. Bere hiru nabeen eraikuntza XVII. mendean bukatu zuten, hau da, 1511an hasi zenetik mende bat iraun zuten. Eraiki zuten bitartean gotiko estiloa garatu zuten eta Gil de Hontañónek egindako aurrealdea beste zatiak ez bezalakoa da.
XIX. mendean, basilikak Bilboko harresia osatu zuen. Izan ere, Tomas Zumalakarregi jeneral karlista bertatik hurbil zauritu zuten. Gudak erabat kaltetu zuen eraikina. Hori zela eta dorrea zein fatxadaren zati bat José María Basterrak zaharberritu zuen 1902 eta 1907 bitartean.
1942ko abuztuaren 16an, falangistek bonba bat jarri zuten basilikaren ateetan karlistak hiltzeko asmotan. Zenbait zauritu izan ziren.[2] Juan José Domínguez falangista ezagunak heriotza-zigorra jaso zuen ekintza hori egiteagatik.[3]
Kalteak zaharberritzeko lanek 1993ko irailetik 1994ko ekainera iraun zuten, eta lanotan hormak garbitu zituzten. Kanpandorreak 24 kanpai ditu, eta astunena tona batekoa da. Kanpaiak 1922an Suitzako Sumiswalden egin zituzten eta zapi doinu ezberdin jotzen dituzte.
Bilboko Salbe auzoaren izena hortik portura zetozen marinelak basilikaren lehendabiziko ikuspegia zutelako datorkio. Bere bidaia bukatuta zegoela eskertzeko, Begoñako Andre Mariari Salbe bat esaten zioten.
Basilikaren jai nagusiak abuztuaren 15ean (Mariaren Jasone) eta urriaren 11n (Begoñako Andre Maria) ospatzen dituzte. Bilboaldean eta Bizkaia osoan hara erromes joateko ohitura dago. Horrela, San Joan Laterangoaren basilikaren lotuta dagoenez, induljentzia edo barkamena lortzen dute.
Trentoko kontzilioa (1545-1563) baino lehenago Begoñako elizan ongi dokumentatuta daude XVI eta XVII. mendeetan eta itzal handiko familietako emakumeak ardurekin izan zirela basilikan. 1546an, esate baterako, Marina Butroe izendatu zuten, ordura arte Meazabaleko Santo Domingon (Agirletan) serora izandakoa. Zaindu behar zituen, besteak beste, Ama Birjinaren jantziak eta bitxiak, elizako apaindurak eta edalontzi sakratuak. Gainera, limosnak batu eta kudeatzeko ardura zeukan. Zeregin horietan beste emakume bat jarri zioten laguntzaile. Bizilekurako etxe bat eman zioten, ortu eta guzti.[4]
Trentoko Kontzilioaren osteko Eliza misoginoarentzat emakumeak tenpluen arduradun eta kultuan laguntzaile ikustea mingarria zen. Trentokoa eta gero 1617an Calahorrako gotzainak debekatu egin zituen. Bizkaiak helegitea aurkeztu zuen eta kontua luzatu zen, gorabehera askorekin. 1662an beste erasoaldi bat abiatu zen, baina serorek euren postuei eutsi zieten.[4]
Azkenean, 1698an behin betiko debekua eman zuen Calahorrako Pedro Lepe gotzainak. Bilboko eliza nagusietako azken serora ezaguna Felipa Villachica da, 1700. urtean Begoñako freira zena. Debekuak debeku, elizetatik desagertu zen karguak ermitetan iraun egin zuen.[4]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.