![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/8/82/Circulo_nueve_puntos.svg/langeu-640px-Circulo_nueve_puntos.svg.png&w=640&q=50)
Bederatzi puntuetako zirkunferentzia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Geometrian, bederatzi puntuetako zirkunferentzia zirkunferentzia bat da, edozein triangelutarako eraiki daitekeena. Bederatzi puntu adierazgarritatik —haietako sei triangelukoak dira— igarotzen delako hartzen du izena. Bederatzi puntuak hauek dira:
- triangeluaren aldeetako erdiguneak,
- triangeluaren garaieretako oinak, eta
- triangeluaren erpinetatik ortozentroraino doazen zuzenkien erdiguneak.
![Thumb image](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/8/82/Circulo_nueve_puntos.svg/320px-Circulo_nueve_puntos.svg.png)
Bederatzi puntuetako zirkunferentziari beste izen hauek ere ematen zaizkio: Feuerbach-en zirkunferentzia, Euler-en zirkunferentzia, Terquem-en zirkunferentzia, sei puntuetako zirkunferentzia, hamabi puntuetako zirkunferentzia, n puntuetako zirkunferentzia edo zirkunferentzia erdiinskribatua.