Beat Breu
txirrindulari suitzarra / From Wikipedia, the free encyclopedia
Beat Breu (Sankt Gallen, 1957ko urriaren 23a) suitzar txirrindulari ohia da. Profesionala 1979tik 1996ra, bi etapa irabazi zituen 1982ko Frantziako Tourrean, etapa bat 1981eko Italiako Giroan eta bitan gailendu zen Suitzako Itzulian.
Datu azkarrak Bizitza, Jaiotza ...
Beat Breu | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Sankt Gallen, 1957ko urriaren 23a (66 urte) |
Herrialdea | Suitza |
Jarduerak | |
Jarduerak | txirrindularia eta ziklokros txirrindularia |
Parte-hartzailea
|
Itxi
Ziklo-kroseko proba askotan parte hartu zuen, eta hiru aldiz 1988an, 1990an eta 1994an Suitzako txapeldun bihurtu zen.
Kirol ibilbidea amaitu ostean, bizimodua goitik behera aldatuz, pailazo bihurtu zen Zirku batean. 2007ko ekainaren 30ean, 50 urterekin, bizikleta berriro hartu eta profesionala izatea erabaki zuen Züricheko Sei Egunetan parte hartu ahal izateko.